Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 27 de junio 2019, 00:34
Bernardo Atxaga euskal idazlearen 'Obakakoak' obra Sttutgarten (Alemania) egongo da ikusgai. Bilboko Arriaga Antzokian aurkezteaz gaindi, Madrilen eta Bartzelonan eskaini dute Calixto Bieito Bilboko agertokiko zuzendariak zuzendutako antzezlana. Orain, larunbatean, jauzi handiago bat eman, eta, Sttutgarteko Antzoki Nazionalean oholtzaratuko dute 'Obabakoak', euskaraz eta azpitituluekin alemanez. Ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan abiatuko da, baina aurretik, seietan antzezlanaren zuzendari eta idazleak, hau da, Calixto Bieitok eta Bernardo Atxagak mahai inguru batean esku hartuko dute. Bertan eleberri honen antzerkirako egokitzapenaren nondik-norakoak egongo dira aztergai.
'Obakoak' 2017-2018 denboraldiko Arriaga Antzokiko ekoizpen garrantzitsuena izan zen. 2017ko urrian estreinatu zuten euskaraz eta hilabete bat beranduago, berriz, gaztelaniazko bertsioa taularatu zuten.
Honako hauxe da obraren talde artistikoa: Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Idoia Merodio, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoi. Jatorrizko antzezle taldean Gurutze Beitia bilbotarra zegoen, baina, agenda arazoak izan dituenez ezin izango da Sttutgarten egon eta Iroia Merodiok ordezkatu du.
Eszenografiaz Susanne Gschwender arduratuko da Sarah Derendingerrek dihardu proiekzio lanetan, Michael Bauerr da argiztapenaren diseinatzailea, eta musika eta ahots moldaketak Carlos Imazen esku egongo dira.
'Obabakoak' Bernardo Atxaga gipuzkoar idazlearen landa munduan girotutako ipuin bilduma da. 1988an argitaratuta, euskal literaturaren libururik ezagunena da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.