Borrar
Bernardo Atxaga, elkarrizketa batean. E.C.
Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, gaur, Bilboko 'Eztabaidak Literaturarekin XXI.mendean' solasaldian

Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, gaur, Bilboko 'Eztabaidak Literaturarekin XXI.mendean' solasaldian

Hainbat gai jorratuko dituzte asteartean Bidebarrietako liburutegian gauzatuko den topagunean. Egungo literatura izango dute hizpide, besteak beste

Ander Retolaza

Martes, 21 de junio 2022, 09:25

'Obabakoak' eta '¿Que me quieres, amor?' liburuen idazleak diren Jose Irazu Garmendia 'Bernardo Atxaga' eta Manuel Rivas literatura adituak Bilbon izango dira astearte honetan gauzatuko den 'Eztabaidak Literaturarekin XXI.mendean' ekitaldian. Bertan, idazle prestuek egungo literaturaren nondik norakoak izango dute hizpide. Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian.

Arantxa Urretabizkaia euskal idazle eta kazetariak gidatuko du solasaldia, eztabaida kutsua izango duena. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, saioaren izenburua 'Las periferias de la Literatura' izango da, eta idazleek hainbat gai jorratuko dituzte bertan.

Gai horiek kontakizunen inguruko joera zein korronte literarioak izango dute jomugan. Besteak beste, istorio baten mamia igarobidea den edo bizileku iraunkorra den eztabaidatuko dute solasaldian, bai eta protagonista maskulinoek zein emakumezkoek izan dezaketen testuinguruaren inguruan ere. Era berean, irakurleak izango dituzte helburu, irakurle talde ohikoenak eta gehien irakurtzen dutenak aztertuko dutelako. Irakurketa guneetan zein literatura ekitaldietan gehien parte hartzen dutenak ere izango dute azterketa norabide gisa.

Ibilbide luzeko idazleak

Atxaga eta Rivas maila nazional zein internazionalean aski ezagunak diren idazleak dira. Euskal idazleak eleberrigintza, ipuina zein saiakera izanik genero nagusi, Rivasek poesia zein saioak izan ditu bidelagun, eleberriaz gain. Ulermen espazio zabal honekin aberastasuna eman nahi diote solasaldiari, eta egungo literatura korronte ezberdinak izango dituzte eztabaidagai gaurko topagunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, gaur, Bilboko 'Eztabaidak Literaturarekin XXI.mendean' solasaldian