Berdintasunarena aspaldiko gai nagusietakoa da. Herrialde eta gizarte aurreratuak gainontzekoetatik bereizten dituen horietakoa. Agenda politikoan nabarmentzea lortu du, gehiegitan eragile sozialek behartuta izan arren. Jakina da zoritxarrez agintari gehien-gehienak errealitatearen oso atzetik jartzen direla, koldarkeria zuhurtasunez mozorrotuta; eta asko ez direla sekula hortik mugitzen edo gizartea atzerabueltan eraman nahi izaten dutela.
Publicidad
Sexu berekoren bat maite izan duenak gorriak ikusi ditu ohikoan, maila pribatukoa baino ez den zerbaitetan politikatik eta erlijiotik, bat eginda ia beti, esku hartu dutelako. Norbanakoaren oinarrizko askatasunari hainbat muga jarri zaizkio historian zehar, jazarpen gordinena baliatuta, zigor basatiak ezarrita. Botereak nor eta zelan maite ere erabaki izan du gizaldietan. Ia herenegunera arte.
Honakoa ez delako aspaldiko kontua, eta gaur egun oraindik ez dagoelako dena irabazita, egindako urratsak ez direlako atzeraezinezko. Adi ez dagoen gizarteak beti du iraganera jauzteko arriskua, eskubide zibilak gutxitzekoa, hainbat herritar beste behin bazter uztekoa. Horregatik da hain garrantzitsua elkarren arteko errespetua ereiten jarraitzea, aniztasuna gure ezaugarri nagusietakoa egitea, askatasunetik eta berdintasunetik nekaezin jardutea.
Bilbo Atenasi gailendu berri zaio 2019an LGTBI kolektiboen Europa mailako urteroko asanblada nagusia hartzeko. Eta hori ez da guztia, horren egoitza izateak Europride deritzana ekartzeko ateak zabal ditzakeelako. Hiriburua ohituta dago jada ekitaldi erraldoietara, hainbat lekutako jendeari begirakoetara. Baina honakoak badu ezaugarri berezirik, berdintasunaren aldeko aldarri ozen eta didaktikoa den heinean.
Honelakoek hain beharrezko izaten jarraitzeak adierazten du oraindik zenbat geratzen den egiteko. Ez direlako nahikoak urtean behineko adierazpen handioso eta koloretsuak. Lege aldaketek egunerokotasuneko normaltasuna behar dute lagun, tamaina guztietako homofobia eta lotutako bestelako fobiak ezinezkotzea, hezkuntzan eragitea, arlo honetan ere aniztasuna babestu beharreko balore modura hartzea. Gizartearen gehiengo zabala horren guztiaren aldeko izanik ere, oraindik badirelako erresistentziak, oztopoak, gabeziak. Gaurkoa, biharkoa, etzikoa, edozein egunetakoa irabaztea falta da. Askok oraindik duten beldurra da horren seinale.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.