Hitzorduok Otxandategi Dorretxeko lursailean bertan ospatuko dira. EUSKADI.EUS

Berangon nekazaritza esparru komunal bat atondu dute landa mundua kaletarrei hurbiltzeko

'Otxantegi Herri Lurra' izenekoa udalerri honetako Otxandategi dorretxearen aldamenetan jarri dute martxan

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 7 de abril 2022, 20:08

Berangon nekazaritza esparru komunal bat atondu dute landa mundua kaletarrei hurbiltzeko helburuarekin. 'Otxantegi Herri Lurra' izenekoa Otxandategi dorretxearen aldamenetan jarri dute martxan. Uribe Kostako nekazaritza biziberritzeko asmoz, zonaldeko hainbat herritarrek abiarazitako ekimena da hauxe.

Publicidad

Bultzatzaileek nabarmendu dutenez, ekimena abiarazi duten tokia azken urteotan nekazaritzara bideratu izan da. Harrezkero, lur horiek inongo esplotaziorik gabe egon dira, eta lursailok bertan behera utzi beharrean eragileek aprobetxatzea erabaki dituzte. Hala, ortu bat lantzearekin batera, baserriaren eta hiriaren hartu-emanak ahalbidetzea du erronkatzat proiektuak.

Egitasmoak Berangoko herritarrak landa eremura hurbiltzeaz gainera, Uribe Kostako biztanleentzat espresuki pentsatutako proiektua da. Apirilaren 2an, larunbatean, izan zen jendaurreko proiektuaren aurkezpen publikoa. Bertan egindako auzolanean patatak erein zituzten lursailean. Era berean, mahai-inuguru bat egin zuten, azken urteotako hirigintza-prozesuaren xehetasunak aztertu zituztelarik zenbait adituren esku hartzearekin. Ekitaldia otordu nahiz musika emanaldi batekin amaitu zen.

Halaber, asteazkenero arratsaldeko seiretan proiektuarekin aurrera egiteko bilerak atonduko dituztela nabarmendu dute, eta hitzorduok Otxandategi Dorretxeko lursailean bertan ospatuko dira. Hortaz, eragileek eskua luzatzen diete udalerriko nahiz Uribe Kostako herritarrei bertaratzeko eta ekimen zoragarri honen parte izan daitezen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad