Borrar
El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Frentes de Euzkadi
Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez

Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez

Antzezpen ezberdinen bidez 1937ko gatazkak emango dituzte aditzera

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 12 de agosto 2020, 21:56

Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez. Hala, antzezpen ezberdinen bidez 1937ko gatazkak emango dituzte aditzera. Hori dela medio, eskualdeko hainbat eragile uztartu dira, bisitaldiaren antzezpenean esku hartzeko asmoz, hala nola, Jata-ondo Landa Garapen Elkartea, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa edota Frentes de Euzkadi elkartea.

Burdin Hesia faxisten hedapena saihesteko erabilitako defentsa proiektua da, Bilbo Handiko eskualde ezberdinetan egindakoa, alegia. Estrategia txarto atera arren, Burdin Hesiaren zati batzuk gaur egunera arte iritsi dira, eta duela aspaldi gertatutako nondik-norakoen lekuko jarraitzen dute izaten.

Bertan bisitariek ordu bi eta erdiko itzulinguruan, Burdin Hesiaren aztarnak ikuskatuko ahal izango dituzte. Frentes de Euzkadiko kideei esker, orduko giroa egokitu ahal izango dute. Horretarako garai hartako sasoiko jantzi eta materialen erreprodukzioak egingo dituzte. Bertan Areneburu eta Urkomendiko babesguneetan izandako borrokak interpretatuko dituzte. Azalpen ezberdinetan euskara eta gaztelania uztartuko dituzte.

Bisita gidatua goizeko 09.30etan abiatuko da Sopelako Urko aparkalekuan. Bertan parte-hartu nahi duen edonork ezinbesteko izango du euro bateko prezio sinbolikoa ordaindu eta izen emateko info@orbela.com helbidera idatzi edota 688 851 043 mugikorrera deitu. Irailean Burdin Hesiaren beste aztarna batzuk ikuskatzeko txango bat antolatuko dute Gamiz-Fikan. Bisita gidatu hori irailaren 6an izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berangoko eta Sopelako Burdin Hesia ezagutu ahal izango da igande honetan bisita gidatu baten bitartez