Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Adineko zein ezintasun-mailaren bat (mugikortasunarekin lotuta) duten pertsonen desplazamenduak ahalbidetzeko asmoarekin, Berangoko Udalak Auzotaxi zerbitzua jarri du martxan . Bertan erroldatutako 70 urte baino gehiagoko auzotar talde horri zuzenduta, udalerrian zein beste toki batera lekualdatzeko aukera ematen du, hala nola osasun-zentrora joateko, bankura, dendetara edo edozein garraio publikora. Zerbitzua erabiltzeko, ezinbestekoa da Auzotaxi txartela izatea, euro bat balio duena eta ezingo duena beste inork erabili.
Erabiltzaileen taldea handiagoa da, dena den. Adibidez, ere hartzen dira kontuan aldi baterako mugikortasun murriztua duten horiek, edota medikuaren txostena dutenak agiri bezala. Taxi hau eskatzeko, aldez aurretik ordua eskatu behar da. Horretarako, erabili nahi dugun egunaren aurreko egunean ordua eskatu behar da (20.00ak baino lehen). Aukera badago, baina, egunean bertan eskatzeko, baina soilik libre egotekotan hartu ahalko genuke.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera bitartean izango da, 7.30etatik, 20.00etara. Larunbatetan 9.00etan hasiko da eta 14.00etara arte luzatuko da, igandetan zein jaiegunetan ez da eskainiko. Egunean erabiltzaile bakoitzak bi bidaia egin ahal izango ditu gehienez, eta hilean hamasei askoz jota. Joan-etorria bi bidaia bezala ulertzen dela azaldu dute Udaletik, eta egun berean erabili beharko direla ere bai.
Noraino joan gaitezke? Autotaxi zerbitzuak hiru euroko tarifa du, herri barruko bidaien kasuan, bidaiarien kopurua edozein izanda ere. Herrien arteko ibilbideetan, ordea, bidaia bakoitzak sei euro balioko du. Ordainketa horietatik -itxiak dira- salbuetsita geratzen dira 13.300 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenek. Behin bidaia bukatzerakoan, gidariari dokumentu bat sinatu beharko diote bidaia erregistratuta gera dadin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.