Sari banaketak asko gustatzen zaizkit. Ahal izanez gero, nire lagunak errekrutatzen ditut telebistaren aurrean eta askotan porra bat ere antolatzen dut. Baina Eurovisioni buruz hitz egiten badugu, imajina ezazue interes hau bider hamar. Hautagai guztien abestiak behin eta berriro entzuten ditut gorriz markatutako eguna heldu baino lehen. Beraz, Benidorm Fest-en sorrera ideia bikaina iruditu zitzaidan. Aste oso honetan zehar ospatzen da eta nire Spotifyeko profilak kea botatzen du dagoeneko.

Publicidad

Astearte honetan lehenengo finalaurrekoa izan da, ostegunean bigarrena izango da eta larunbatean jakingo dugu nor joango den Eurovisionera maiatzean. Iaz Chanel nire hautagaien artean bazegoen ere, naiz eta nire faboritoen zerrendan ez agertu, normalean ez dut asmatzen irabazlearen izena. Beraz, hemen idatzita utziko dut, baina auskalo nork irabaziko duen aurtengo Benidorm Fest-eko edizioa. Blanca Palomaren alde apostu egingo dut. Hori bai, eszenaratze guztiak ikusi arte... auskalo! Azkenean, lehiaketa honetan garrantzitsuena ikuskizuna eskaintzea da.

Baina musikari buruz hitz egin dezagun. Zer uste dut aurtengo aukerak entzun eta gero? Iazko abestien artean, Eurovisionera bidaltzeko aukera gehiago ikusi nituen. Nola ez, Rigoberta Bandini eta Txanxugueiras. Baina Varry Bravaren 'Raffaella' edo Rayen raperoaren 'Calle de la Llorería' ere proposamen onak izan ziren. Javiera Mena ez zen finalera heldu eta horrek pena handia eman zidan. Gero, normalean zero points irabazten ditugu, baina ezin dut saihestu, urtero emozionatzen naiz. Ilusioa doan da.

Antzinean 'Pasaporte a Dublin' bezalako programak egiten ziren Eurovisionerako hautagaia aukeratzeko. Horrek inbidia izugarria ematzen zidan. Telesail hori ikusi nahi nuen. Egia da lehiaketa batzuk egin direla azken urte hauetan -eta 'OT', noski- hautagaia aukeratzeko, baina ez da gauza bera. Benidorm Fest abestiak lasaiago eta hobeto entzun eta disfrutatzeko abagunea ematen digu. Eta aurkezleak ondo baino hobeto aukeratu dituzte. Aurten Inés Hernand berriz izango da eta Mónica Naranjo eta Rodrigo Vázquezen lehenengo aldia izango da. Krispetak prest ditut.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad