![Benetan egon al zen Betleemeko izarra?](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202012/26/media/cortadas/belen-izarra-kDIB-U13053675641c1E-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Benetan egon al zen Betleemeko izarra?](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202012/26/media/cortadas/belen-izarra-kDIB-U13053675641c1E-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 4 de enero 2021, 19:50
Betleemeko izarra, berez, Bibliako Mateoren Ebanjelioaren Jaunaren jaiotzaren pasartean agertzen den objektu astronomiko bat besterik ez da. Diotenez, Errege Magoek izar horri jarraitu zioten Ekialdetik Jesus jaio zen lekuraino, izan ere, izarra han gelditu zen. Erregeak, gurtu, eta urrea, intsentsua eta mirra eskaini zizkioten. Hori da Biblian jasotzen dena, baina bestelako teoriak ere badaude.
Esaterako, Giotto di Bondone margolari italiarrak 1305. urtearen inguruan margotutako 'Errege Magoen adorazioa' izeneko lanean, bere garaian ikusi zuen Halley kometa margotu eta izar bihurtu zuen. Izar bat ez dela dakigu adats eta guzti margotu zuelako. Ziur asko, 1301. urtean kometa zerutik igaro zenean ikusi egin zuen eta horretan oinarritu zen bere margolaneko izarrerako.
Garai hartan, kristau askorentzat mirarizko ikurra izan zen izar hori. Bestalde, zenbait teologoren ustez, Profezia bat bete zen. Azkenik, astronomoen artean, lehen azalpen naturala eman zuen Johannes Kepler izan zen, 1614. urtean. Bere ustez, Jupiter eta Saturno lerrokatu egin ziren Kristo aurreko 7. urtean, eta Betleemeko izarraren bidaiarekin lotu zuen. Hala ere, gaur egun egindako kalkuluen arabera, bi planetak ez ziren nahikoa hurbildu urte horretan.
Berriki, Michael R. Molnar astronomoak, Kristo aurreko 6. urtean, Jupiter Ilargiaren atzetik ezkutatu zela adierazi zuen, Aries konstelazioan zehazki, eta horren ondorioz, Betleemeko izarra sortu zela.
Badaude noba batekin ere lotzen duten azalpenak. Diotenez, Txinako eta Koreako astrologoek noba bat erregistratu zuten Kristo aurreko 5. urtean, eta hori, aritzen ari garen izar ezaguna zela ondorioztatu zuten. Dena den, hori ere ezin izan da frogatu, izan ere, ikusi zuten konstelazioan ez dago inolako nobaren arrastorik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.