Viernes, 22 de marzo 2024, 17:32
Beñat Oihartzabal idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne arauek agintzen duten bezala.
Publicidad
Orain, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, apirileko eta maiatzeko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzain osoek Beñat Oihartzabalen hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa, ekainean Gasteizen izango den bilkuran, alegia.
Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute, eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
Beñat Oihartzabal Parisen jaio zen, 1949ko martxoaren 17an. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea. CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) taldeko zuzendari emeritua ere bada.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983ko apirilaren 28an, eta oso 1990eko irailaren 28an. Sarrera hitzaldia Angelun irakurri zuen, 1991ko ekainaren 1ean, eta Jean Hiriart-Urrutiren bizitzaz eta lanaz jardun zuen.
Euskararen Akademia 1918an sortu zutenetik 99 lagun dira euskaltzain oso izendatu direnak. Egun, Euskaltzaindia 23 euskaltzain oso -13 gizonezko eta 10 emakumezko-, 11 euskaltzain emeritu, 143 euskaltzain urgazle eta 65 ohorezko euskaltzain osatzen dute. Eta hurrengo batzarrean izendatuko da 24. euskaltzain osoa, Beñat Oihartzabalen ordezko izango dena.
Publicidad
Osoak dira Ana Toledo, Asun Garikano, Adolfo Arejita, Aurelia Arkotxa, Andres Urrutia, Andres Alberdi, Bernardo Atxaga, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Miren Azkarate, Miren Agur Meabe, Mikel Zalbide, Miriam Urkia, Jean-Baptiste Coyos, Jabier Kaltzakorta, Joseba Lakarra, Alfontso Mujika, Miren Lourdes Oñederra, Paskual Rekalde, Patxi Salaberri, Pello Salaburu, Roberto González de Viñaspre eta Sagrario Aleman.
Emerituak, bestalde, Jean-Louis Davant, Andres Iñigo, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Ibon Sarasola, Patxi Uribarren, Xarles Videgain, Patxi Zabaleta, Patxi Goenaga eta Beñat Oihartzabal dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.