

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 2 de octubre 2020, 20:52
Beñat Irigoien Galtxetaburu musikagile eta abeslari kaliforniarra hil zelaren 30 urte bete berri dira. Hori dela medio, euskal diasporako soinulari honek musikaren alorrean egindako lan paregabea ekarri nahi dugu gogora gaurkoan. Izan ere, bere musika eta batez ere dantza-jauzien esparruan izan zuen eragina ikaragarria izan zen.
Jaioiterriz estatubatuarra, Mañes Iriondo eta Graxiña Bidart euskaldun inmigranteak zituen guraso. Nahiz eta Estatu Batuetan jaio, Gamartera (Nafarroa Beherea) emigratu zuen, eta bertan bizi zen eta hil ere bai. 17 urte zituela hasi zen eskusoinua burutzen eta 40 urte luzetan konposatzen eta jotzen ibili izan zen.
Gaztetan musikaren munduan bakarlari gisa hasi zen. Baina, urte gutxiren buruan, hainbat talderekin jotzen hasi zen oholtza gainean. Galtxetaburuk Gazte eta Beni-Roberto musika bandak sortu zituen. Baita Antton Pierrastegik gidatzen zuen Ramuntxo taldean esku hartu ere. Rock kutsuak gogor jo zuen urte horietan euskal musika herrikoiari bere esentzia ateratzen jakin zuen.
Ipar Euskal Herriko lurralde historiko honetan dantza-jauzien alde lan eskerga handia egindakoa da. Plazetara dantza dinamika hori eraman zuen. Dantza-jauziak eskusoinuarekin eskaintzeaz gain, eman beharreko pausoak ere errezitatzeko kapaza zen. Zenbait urte luzetan ehun musika emanalditik gora eskaini zituen.
Akordeioeko botoi eta teklak ondo baino hobeto maneiatzen zituen euskal diasporako gizaseme honek, dantza-jauzi ezberdinek eskatzen zituzten erritmo eta pultsazio berezietarako egundoko abilezia izan behar baita, eta zer esanik ez abestu eta aldi berean jotzeko. Horregatik guztiagatik, gaur bere bizitzaz hitz egitea eta behar bezalako omenaldia berari egitea ezinbestekoa zela pentsatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.