Borrar
Eskuin muturreko burua den Le Pen bigarren geratu zen. Efe
Beldurra ematen du

Beldurra ematen du

Bete-betean ·

Frantzian Macronek irabazi du lehen itzulian, baina eskuin muturrak indar handia erakutsi du. Horren zergatia aztertu behar da.

Miércoles, 13 de abril 2022, 09:04

Joan den igandean presidentea aukeratzeko hauteskundeak izan ziren Ipar Euskadi barnean duen estatuan. Jakina denez, bi itzulitan egiten da hautaketa, bigarrenera lehenengo bi bozkatuenak pasatzen direlarik. Libération egunkari frantses ezkertiarrak titular hau eman zuen emaitzak ezagutu ondoren: 'Oraingoan beldurra ematen du'. Macron presidenteak lortu zuen emaitza onena, %27,84 botoekin. Bigarren, eskuin muturreko burua den Le Pen geratu zen, %23,15rekin. Ezkerreko hautagai guztiek, bai eta eskuin tradizionalak ere, botoa Macronentzat eskatu dute hil honen 24an egingo den bigarren itzulirako. Macron Hollande presidente sozialistaren ministroa izan zen, baina bere proiektu politiko propioa bultzatu zuen (Errepublika Martxan), zentro politikoan kokatzen dena, non alderdi sozialistako eta eskuineko partiduko kide ohiek parte hartzen duten (Bruno Le Maire ekonomia ministro ahaltsua, adibidez, Sarkozyren gobernuko goi kargua izan zen). Aipatu egunkariaren arrazoiketa da Macronek ez duela politika progresista egin eta zaila izango dela ezkerreko botoa eta oro har 'vote barrage' (dike-botoa) deitzen dutena, alegia eskuin muturrari aurre egiteko gainerako guztiek bat egitea, bere alde mobilizatzea. 2002an Jacques Chirac eskuindarra eta Jean-Marie Le Pen ultraeskuindarra pasatu ziren bigarren itzulira, eta ezkerreko botoak erabakigarriak izan ziren lehenak irabazi zezan.

Harrezkeroztik gauzak dezente aldatu dira. Marine Le Penek bere aitaren diskurtso eta manera gogorrak samurtu egin ditu eta hura baino azkarragoa da, jakin izan baitu bere hauteskunde-gunea zabaltzen (eta bere aitak sortutako alderdiari izena aldatu zion). Argi esan du berak irabaziz gero ez duela Frantzia EBtik aterako. Bestetik bera baino estremistagoa den hautagai batek, Eric Zemmourrek, Le Penen irudia moderatu egin du. Ez dezagun, dena den, eskuin muturraren proiektu politikoa zuritu, ez Frantzian ez Espainian. Horretarako, jakin behar da zergatik ez duten jada demokrazian sinesten zenbait herri-sektorek eta ultranazionalismo baztertzailearen ideiak bereganatu dituzten, batez ere landa-guneetan (Frantzia edo AEB 'sakonean'). Jean-Luc Melénchon ezker erradikaleko buruak emaitza oso onak lortu ditu (%21,95). Ia bigarren itzulira pasatu da. Oso kontuan hartu beharko lirateke bere proposamenak demokrazia indartze aldera eta eskuin muturrari indarra kentzeko. Askoren ustez, eliteen, lobbyen eta establishment delakoaren demokraziak ez du etorkizunik, eta herritar xumeei gehiago entzun behar zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Beldurra ematen du