Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 15 de octubre 2019, 22:11
Belatz musika talde gernikarrak bere bigarren diskoa kaleratu berri du. 'Hotz egin duen arren' izeneko albumak funky eta elektronika erritmo dantzagarriak uztartzen ditu. Pasa den urteko azaroan boskote bizkaitarrak Banden Lehia Txapelketa irabazi zuen, publikoaren eta epaimahaiaren babes ikaragarriari esker, eta, harrezkero, euskal lurraldeko hainbat oholtza gainean ibili dira, Bilbao BBK Live jaialdian esaterako.
Disko berria uda honetan grabatu berri dute Izaren estudioan. 'Hotz egin duen arren' albuma Baga Biga ekoiztetxeak kaleratu du eta zortzi kantaz osatuta dago.
Boskote bizkaitarraren gidaritza Asier Zabala abeslariak darama. Zabalarekin batera Ibon Bilbaok (gitarra), Endika Elizagak (gitarra eta koruak), Mikel Condek (baxua) eta Pello Arriolak (bateria) esku hartzen dute taldean. Rock kutsuko talde honek, rock melodikoa eta progresiboa, popa, funkya eta hainbat joera musikal nahasten ditu bere kantetan. Zabalak dioenez, ez dute estilo mugarik, entsegu eta gelan irteten dena eta gustuko dutena ekoizten baitute.
Euskal musika taldeak hainbat erreferente musikal ditu. Gernikarrak izanik, Gatiburen doinuak behin baino gehiagotan abestuz hasi ziren agertokietan. Taldeak dioenez, Berri Txarrak eta Gatibu erreferente izan dituzte. Euskal talde hauez gain, nazioartean ezagun diren hainbat talde ere kontuan hartu izan dituzte: Red Hot Chili Peppers, The Police, AC/DC, Nirvana, Bon Jovi edota Bruce Springsteen.
Belatzek euskara batua eta Gernikan erabili ohi den bizkaiera nahasten du bere kantetan. Eta talderaren ordezkariek nabarmendu dutenez, «naturaltasunez aritu edo gertuko gauzak kontatu nahi ditugunean, normalean hitz egiten dugun bezala abesten dugu, bizkaieraz. Kantuei indarra eta sakontasuna eman nahi diegunean, ordea, euskara batura jotzen dugu».
Uda honetan disko berriaren grabaketa lanez gain, bi hitzordu ahaztezinetan parte hartu zuen taldeak: batetik, BBK Live Jaialdiaren barnean eskainitako musika emanaldian, eta, bestetik, euren herriko jaietan eman zuten kontzertuan. Euren esanetan: «ikaragarria izan zen bi agertoki ezberdin hauetan jo izana».
Halaber, datozen hilabetetoan Belatzek kontzertu sorta bat eskainiko du. Lehendabizi, urriaren 19an Bartzelonan ariko dira, EH Sona jaialdiaren barnean. Ondoren, urriaren 26an kontzertu bat eskainiko dute Zornotzan eta, abenduaren 6an, berriz, Durangoko Ahotsenean musika emanaldi bat emango dute, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren baitan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.