Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Miércoles, 23 de noviembre 2022
Euskaraldia iragan ostiralean jarri zen martxan, eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Milaka ahobizi eta belarriprest Bilboko kaleetan dabiltza «gure hizkuntza ohiturak aldatu eta inertzia linguistikoak astintzen», badakizue. Larunbaterako plan erakargarria proposatzen dute, Bizi Prest Eguna deitu diote. Izan ere, belarriprest eta ahobiziak elkartzeko asmoa daukate. Topaketa erraldoia, egitarau oparoa antolatu dute eta aukera ederra izango da elkarrekin egoteko.
Euskara olinpiadak 12.30ean abiatuko dira Doña Casildako pergolan. Ordu erdi beranduago, ahobizi eta belarripresten familia argazkia egiteko unea helduko da. 15.00etan, Jesuitak Indautxuko ikastetxean bazkari herrikoia antolatu dute. Interesdunek aurretiaz apuntatu behar ziren, ostegun goizera arte labur.eus/biziprest-eguna edo Euskaraldiaren dendan, Santa María 14. zenbakian.
Behin, tripa ondo bete ondoren, bazkalosteko kontzertua izango da, Leie Meie taldearekin. Eguna behar den moduan bukatzeko, 19.00etan, kalejira musikatua Zazpikaleetan (Santiago plazatik hasita). Erritmoa jarriko dutenak Broken Brohers Brass Bandarekin izango da. Martxa ziurtatuta dago.
Euskaraldiaren hirugarren edizioa ostiralean hasi zen ofizialki, Bilboko Azkuna Zentroan. Bertan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gogoratu zuen «euskaraz dakigunok ahalik eta gune eta arlo gehienetan erabiltzea dela helburu nagusienetako bat. Hala, bata aisialdiarena eta kirolarena izango litzateke; bestea, ikusentzunezko mundu digitalarena; eta, hirugarren bat, eta uste dut hori gero eta beharrezkoa dela, lanarekin zerikusia duen munduarena».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.