Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 16 de abril 2021, 21:37
'Bekatorosak' lanak homofobiaren aurkako aldarria biltzen du zazpi testigantza ezberdinen bidez. Obra hau Dom Campistron artista baxenafarrak gauzatu du Elkar argitaletxearekin elkarlanean. Hala, bertan Aldudeko ilustratzaileak homofobiaren aurka egin nahi izan du.
Lan hau jorratzeko 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat udalerritako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, «zazpi bekatorosa». Campistronek mahaigaineratu duenez, norbanako hauek Ipar Euskal Herriko herri txikietan handitu diren lesbianak, bisexualak eta gayak dira. Bertan marrazkilariak zazpi testigu hauen nondik-norakoak bildu ditu, izan dituzten borrokak eta haien izateaz harro sentitu arte egindako bide luzea, baita zazpi lekuko hauek bizi izan dituzten maitasun istorioak ere, eta etorkizunari begira horiek duten esperantza.
Campistron bera ere hamasei urte zituela maitemindu zen lehendabiziko aldiz neska batekin. Bere esanetan: «Garai hartan lesbiana hitza ere ez nuen ezagutzen eta, beraz, jende anitz bezala, bakartasun handi batean bizi izan nuen nire nortasuna». Artista baxenafarrarentzat liburu hau jende ororentzat doa bideratuta, heterosexual izan ala ez, mundu anitz hau ezagutzeko aukera ezinhobea dena, alegia.
Antxiñe Mendizabal Elkarreko editoreak nabarmendu duenez, Campistronek berezko hizkuntza bat sortu du eta horrek bilakatu du liburua berezi. Hortaz, bertan norbanakoek ilustrazio paregabeez gozatzeaz gain, testuek aurkezten duten hurbiltasun eta gaztetasunaz disfrutatu ahal izango dute, idazkera txukun eta fresko batek zur eta lur utziko dituelarik.
Dom Campistron euskal ilustratzaile grafiko eta marrazkilari feminista dugu. Prestakuntza bidean Parisen (Frantzia) Ehungintza ikasi zuen, eta, ondoren, Glasgowra (Eskozia) abiatu zen Diseinatzaile Grafiko ikasketak jorratzera. Bere sormenetan nagusiki LGTBI irurdikapenak lantzen ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.