ELKAR.EUS

Behatokiak ekaineko euskararen hizkuntz eskubide urraketen lagin bat plazaratu du

Gainera, euskararen erabilera egokiaren aldeko zoriontzeak ere jasotzen dira zerrenda honetan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 6 de julio 2022, 20:57

Behatokiak ekaineko euskararen hizkuntz eskubide urraketen lagin bat plazaratu du. Aurtengo ekainean barrena euskal herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketetan oinarrituta dago. Gainera, euskararen erabilera egokiaren aldeko zoriontzeak ere jasotzen dira zerrenda honetan.

Publicidad

Hainbat merkataritza-gunetan, esaterako, ez da euskarazko edonolako errotulaziorik jartzen, Ñam jatetxeetan edota Decathlon saltokietan, tarteko. Era berean, Iruñeko Udaleko euskarazko webgunean informazio gutxiago jartzen jarraitzen dute, gaztelaniazkoarekin alderatuz gero. Barakaldoko Gurutzetako ospitalean ere aldi baterako errotulazioa gaztelaniaz soilik jartzen dute.

Era berean, Euskal Herriko jai eta udako egitarau askotan euskarazko eskaintza gutxiesten da, gaztelaniaren aurrean. Nafarroako Lan Ikuskaritzak, aldiz, ez ditu euskarazko dokumentuak onartzen (nominak etab.), ezta Zurich aseguru-etxeak euskarazko polizak eta dokumentazioa eskaini ere.

Behatokiaren esanetan, Ertzaintzaren aldetik ere ez dira herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen, baten baino gehiagotan euskarazko arreta ukatzen baitiete herritarrei edota jakinarazpenak gaztelania hutsean bidali. Horrez gain, DGTren jakinarazpenak eta mezuak gaztelania hutsean heltzen dira eta Lanbideren webgunean oraindik ezin daiteke informazio oro euskaraz kontsultatu.

Bestalde, zenbait saltokik euskararen alde egin izan duten lan eskerga goraipatu nahi izan du berriz ere Behatokiak. Bastidako San Felices okindegiak adibidez, euskaraz arreta ezinhobea eskaintzen du. Bakioko La Cantine jatetxean, berriz, euskarazko karta dago bezeroen eskura. Azkenik, Gipuzkoako Il Capo janaria etxera eramateko enpresak bere eskaintza euskaraz maisuki zabaltzen du bere sare sozialetan eta webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad