
Paul Picado
Viernes, 7 de agosto 2020, 19:50
Bego Vicario EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle eta ikertzailea da, eta hor, Hauazkena taldea ikerketa-taldea koordinatzen du. Taldea artista eta animatzaileek osatzen dute eta 2016. urtean hasi ziren EHUn lanean. Dagoeneko bost film prestatu dituzte, eta egindako horietatik hiru aukeratu ditu Euskadiko film laburrak hautatu eta nazioartean zabaltzen dituen Kimuak erakundeak.
Publicidad
Orain 'Ehiza' film laburra prestatu du, bost minutu baino zertxobait gutxiagoko filma. Berez, 1969. urtean Rafa Ruiz Balerdi artista donostiarrak egindako 'Homenaje a Tarzán' film laburraren jarraipena izateko helburuarekin sortu dute, izan ere, lehen euskal animazio-filmetako bat izan zen. Hor, jazarpenaren, indarkeriaren eta suntsipenaren gordintasuna islatzen da, eta Vicariok bide horri nolabait jarraitu nahi izan dio.
Horrela, teknika grafiko berak erabiltzen saiatu dira, baina gaur egungoetara egokituz. Vicariok adierazi duenez, aurreko belaunaldietako artistek erdiutzita zituzten kontzeptu, tekniko edo proiektuak berrerabili dituzte, baina beren ikuspegitik begiratuta. Bestalde, Balerdik bezala, 'jarraituko du' hitzekin amaitzen da filma, agian egunen batean proiektuari jarraituko diotelakoan.
Esan bezala, bost lan jadanik prestatu ditu Hauazkena taldeak, besteak beste, 'Beti bezperako koplak' (2016), 'Areka' (2017), 'Miraila' (2019), 'En la luna' (2019), eta oraingo 'Ehiza' (2020), eta gaur egun, seigarrena ere prestatzen ari da: 'Hiria'.
Lanean aritu diren kideei dagokienez, Ruth Escobar animatzaile nagusi gisa aritu da, eta gainerakoak Jugatx Aztorkia, Arrate López Arratibel, Naiara Mallabia, Andere Molinuevo, Angela Jurado, Miriam Inza, Uxue Reinoso, Roberto Zabarte eta Oihana Leunda izan dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.