Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Domingo, 4 de octubre 2020, 01:40
Begiradek hitz egiten dute. Pertsona askok esan ezin dituzten hitzak ezkutatzen dituzte. Orain, isiltasuna hautsi ahal izango dute TALLKi esker, Samsungek Luzon eta Irisbond Fundazioekin elkarlanean sortutako aplikazioari esker, alegia. ELAko (Alboko Esklerosi Amiotrofiko) pazienteei dago zuzenduta. Beraien begiradarekin eta Samsung tablet batekin nahikoa izango da komunikatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Proiektu berritzaile hori aste honetan bertan aurkeztu da eta bere helburua patologia horiek pairatzen dituzten pertsonei independentzia handiagoa ematea eta haien bizi kalitatea hobetzea izango litzateke, haien zaintzaileen eta hurbileko pertsonena ere hobetzen den aldi berean.
Aplikazioa Irisbond startup espainiarrak garatu du, 'Eye tracking' izeneko alorretan espezializatua dena. Estatuan begi-jarraipeneko teknologian inoiz oinarritu den lehen laguntza aplikazioa da TALLK.
'Eye tracking' teknologia horrek tabletaren kamera erabiltzen du begi niniak eta aurpegiko zenbait puntu bereizgarri lokalizatzeko. Ondoren, eta algoritmo eta adimen artifizial batzuei esker, softwareak begien mugimendua pantaila barruko mugimendu bihurtzen du, teklatu birtual batera sartuz eta erabiltzaileak sartutako testua ahots bihurtuz.
Horrela, begiak erabiliko dituzte teklatu birtual horren bidez idazteko eta ondoren, idatzitakoa hitzez adierazteko. Gainera, aplikazioak aukera ematen du ere erabiltzailearen bilduman esaldiak sartzeko, edozein unetan erraz eta arin adierazi ahal izateko. Bestalde, gehien erabilitako esaldien historia gordetzen du ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.