Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 8 de enero 2022, 22:51
Bediako ondarea ezagutzeko liburu bat plazaratu du Labayru Fundazioak. Hala, ikus-entzunezko batean pilatutako datuok oraingo honetan liburu batean irakurri ditzakete herritarrek. Izan ere, Bedia udalerriko ondarea, kontakizunak nahiz bazterrak sakonki aditzeko azterlan paregabea kaleratu dute Udalak nahiz Fundazioak elkarlanean.
Bertan udalerria oinez ezagutzeko hainbat aukera ematen dira, ibilbide ezberdinen bitartez. Bediako Udalak enkargua egin dio Labayruri, eta, azken honek maisuki gauzatu du. Hortaz, liburuaren ale bana banatu du Udalak Bediako auzokide guztien artean, bertan udalerriko herritarren hainbat lekuko agertzen direlarik, baita xehetasun anitzak bildu ere.
Bertan irakurleak auzo bakoitzaren nondik-norakoak ezagutu ahal izango ditu. Herriko plazatik abiatu eta hainbat baserri eta baso gunetatik igarota, hala nola, Jauregi, Ibarra, Barroeta, Ugarte, Eroso edota Asteitza, baita Zaukutza baserriraino ailegatu ere.
Bedia Bizkaiko lurralde historikoko erdialdean kokatuta dagoen udalerri txikia da, Arratia eskualdearen barnean dagoena. Herriaren sorrera XI. mendean eman zen, orduan Jauregizuria, Barroeta, Tosubando, Hutxarain eta Gortazar izeneko oinetxe eta arma-etxeak uztartu zituelarik. Gainera, 1858. urtean udalerriak elizate titulua bereganatu zuen, eserlekua eta botoa eskuratuz Gernikako Batzar Nagusietan.
Bedian euskara hizkuntza gailentzen da bere herritarren artean, Arratiako euskaran mintzatzen direlarik, mendebaldeko sartaldeko euskara izenekoan, hain zuzen ere. Arratia eskualde guztiz euskalduna da, biztanleria osoaren % 75 baino gehiagok euskara erabiltzen duelarik bere egunerokotasunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.