
Musikak eskema guztiak apur ditzake. Aste honetan Natti Natashak eta Becky G-k 'Ram Pam Pam' abestia atera dute, reggaetoian feminismoarentzat lekua dagoela frogatuz. Musika estilo honetan «denontzako lekua» dagoela defendatzen du Becky G-k, 'Mayores' kantarekin ezagutzera eman zenak.
Publicidad
Abesti berri honetan, bi artistek bere sexualitateari buruz hitz egiten dute inolako lotsarik gabe. «Gure eskubidea da, adierazpen-askatasuna dugu eta oso eroso gaude kantaren letrarekin», esan dute biek. «Mutil-lagun berria dut eta ram pam pam egiten dit/ ez nazazu bilatu gure artean ez dagoelako ezer ere ez», diote abestian eta jada arrakasta itzela izan du Youtuben 10 milioi bisita baino gehiagorekin.
Bi artistek Megan Thee Stallionek eta Cardi B-k hip-hopean zabaldu zuten bidea jarraitu nahi dute eta emakumeen sexualitatean sakondu askatasun osoz. Estilo honek kritika dezente izan ditu, reggaetoia oso sexualizatua eta misoginoa dela baitiote askok. «Nire ustez kritika hauek estilo honetara ohituta ez daudenen partetik datoz eta pentsamendu horiek mugatzen gaituztela uste dut», dio Natti Natashak.
Musika mota hau jaio zenean, Puerto Rico-n, 90eko hamarkadan, zentsura handia jasan zuen gobernuak «pornografikoa» zela uste zuelako. Gaur egun, mundu osora zabaldu da eta bi artista hauek haien ideiak adierazteko erabili nahi dute. «Agian guk egiten duguna ez da jendeak feminismoaren inguruan duen ideiarekin bat etortzen, baina belaunaldi berriei bide berri bat zabaldu nahi diegu», dio Becky G-k.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.