Onar dezagun ez dagoela gure artean matxistarik, arrazistarik ez homofoborik. Sinets diezaiogun edonori «ez naiz matxista» edo «ez naiz arrazista» esaten duenean. Gutxieneko aurrerapauso horiek eman ditugu: inor ez dago diskriminazioaren alde, gutxienez hitzetan.
Publicidad
Ekintzek, ordea, besterik diote, isilean batzuetan, zalapartaka besteetan, bakarka gutxitan, taldeka gehienetan. Puztuak omen daude feministon protestak, neurriz kanpo homosexualen kexuak, asmatuak bertakoa ez denak jasan behar dituen eguneroko bazterkeriak.
Duela gutxi ikusi nituen bi emakume gazte, bakoitzak aldamenean eskutik heldutako haurra zeramala, esku hori askatu eta kalean gizon eta emakumeon berdintasunaren aldeko kartelak ken-tzen, kartelak bertako udalak horretarako propio antolatutako lekuetan jarriak bazeuden ere. Erauzi zituzten kartelak, amorrazioz jositako keinuez, utzi zituzten lurrean paper pusketak eta berehala hartu zuten berriz aldameneko haurraren eskua. Festara zihoazen.
Ikusiak ditut, hementxe bertan, ustez hain berdintzaile eta aurreratu den Euskal Herri honetan, gauez kale kantoi batetik gizon beltz bat ikusterakoan beste espaloira pasatzen diren emakumeak. Esango dizute ez dagoela diskurtsorik ekintza horren atzean, besterik gabe senari jarraitu diotela, barruko zerbaitek esaten dielako gizon hori arriskutsu izan daitekeela.
Kartelak kendu zituzten emakumeak ez dira matxistak, beltzei beldurra dietenak ez dira arrazistak. Pertsona baten izaera osoa haren sexualitatearen inguruan eraikitzen dutenak ez dira homofoboak. Hori homosexuala da, baina horrez gain zer gehiago da, pobrea, aberatsa, eskolatu gabea, jakintsua, gaztea, zaharra…
Publicidad
Iraganak oraindik gainditu ez ditugun aurreiritziak utzi dizkigu, guztion burmuinean eta bihotzean eta ez dago horren kontrako sendagai eraginkorrik ez txertorik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.