Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Sábado, 10 de diciembre 2022
Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala eta, egun horretan plan osoa eskaintzeko asmoz, bazkaltzeko bi aukera eskainiko ditu Bertsozale Elkarteak. Alde batetik, NUPeko kirol instalazioetan, Zubillaga Catering enpresak eskainitako menua egongo da. 24 euroan eros daitezke txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Abenduaren 16a baino lehen hartu beharko dira txartelak.
Bestetik, Sadar estadioan etxetik eramandakoak estalpean jan ahal izateko aukera izango da. Estadioko taberna eta komunak erabilgarri izango dira, eta musika ere egongo da tarte horretan. Kontuan izan behar da Nafarroa Arenara ezingo dela edozer gauza sartu: janaria bai, ogitartekoa edo kristalezko ontzian ez doan janaria; baina beirarik, labanik eta halakorik ez. Horiek ekartzekotan, Sadarreko kontsignan utzi beharko dira saioa hasi aurretik, 8.00etatik 11.30era bitarte. Goizeko saioa amaitzen denean irekiko da berriz kontsigna, han utzitako gauzak hartzeko. Arratsaldean ez da kontsigna zerbitzurik izango.
Dagoeneko badakigu nortzuk igoko diren datorren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenako oholtzara. Zortzi protagonista handi: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Bertsozaleek erruz gozatuko dute emango duten emanaldiarekin. Izan ere, txapelketa guztian zehar, maila oso ona eskaini dute. Nor izango ote da aurtengo garailea? Norentzat izango ote da txapela? Itxaron beharko, ez dago jakiterik. Egun handia gero eta hurbilago dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.