

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
El Correo
Lunes, 11 de marzo 2019, 16:32
Maiatzaren 2tik hilaren 11ra ospatuko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren arduradunek astelehen honetan iragarri dute J. A. Bayona Bartzelonako zuzendariari emango diotela FANTastikoaren Izarra saria. Fantasiazko generoaren barruan maisutasuna eta arrakastaz betetako ibilbidea aintzatetsi gura duen ohorezko saria da hori eta zinegileak maiatzaren 10ean, jaialdiaren amaiera ekitaldian, jasoko du Guggenheim Museoan, 20:00etatik aurrera.
Bilboko jaialdiak zinegile katalanaren maisutasuna eta talentua aintzatetsi gura ditu sari horrekin, izan ere, ibilbide emankorra eta meteorikoa egin du generoaren barruan, dagoeneko kultukoak diren filmekin. Hori dela eta, egungo zine fantastikoaren maisu nagusietakoa dela nabarmentzen dute adituek.
Juan Antonio Bayona (Bartzelona, 1975) zuzendaritzan graduatu zen ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eta bertan sari asko lortu zituzten 'Mis vacaciones' (1999) eta 'El hombre esponja' (2002) film laburrak egin zituen. Irakasle gisa aritu zen ESCACen bertan, eta lan horrekin batera ibilbidea egin zuen publizitatean eta bideo musikaletan. Gaur egun, oraindik ere, aldian behin egiten ditu horrelako lanak. Arlo horretan pop nazionaleko artista esanguratsuenetako batzuekin egin du lan, hala nola, Fangoriarekin, Camelarekin, Enrique Búnburyrekin edo OBKrekin, besteak beste. Azken horiekin 2000. urteko klip onenaren Ondas saria lortu zuen. Nazioartean, Ingalaterrako 'Q' musika aldizkariak 2012ko klip onenaren saria eman zion, Keane taldearentzat egin zuen 'Disconnected' piezarengatik.
2004an, Bayonak Sergio G. Sánchez ezagutu zuen, eta hark 'El Orfanato' lanaren gidoia eskaini zion. Filma txalo beroekin jaso zuten 2007ko Canneseko Zinemaldian, eta berehala kultuko film bilakatu zen mundu osoan. Bayonak Zuzendari Hasiberriaren Goya Saria jaso zuen, eta filma urteko txarteldegiko arrakasta nagusia izan zen Estatuan.
2010ean 'Lo Imposible' lana errodatzen hasi zen. 2012an Estatuan estreinatu zenean, historia osoko film espainiar arrakastatsuena bilakatu zen txarteldegian, 6 milioi ikus-entzule baino gehiagorekin. Nazioarteko ibilbidean 200 milioi dolar baino gehiago jaso zituen. Filmak Oscar Sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendapenak lortu zituen Naomi Watts protagonistarentzat, eta J.A Bayonak Zuzendari Onenaren Goya Saria irabazi zuen 2012an. 'Lo Imposible' filmak kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik lortu zuen arrakastaren ondorioz, Bayonak Kultura Ministerioak ematen duen Zinematografia Sari Nazionala irabazi zuen 2012an.
'Penny Dreadful' serieko kapitulu pilotua eta bigarren kapitulua zuzendu zituen 2014an Estatu Batuetako Showtime telebista katerako. 2015ean '9 días en Haití' zuzendu zuen, lankidetzari eta aukera bat izateko eskubideari buruzko film labur dokumentala, Oxfam Intermónen 'Sí me importa' kanpainaren barruan. Kanpaina horrek garapenerako lankidetzaren garrantzia eta egoera kritikoa premiaz berreskuratu beharra defendatzen ditu. Urte horretan bertan, Laura Jouren lehenengo zuzendaritza lana izan zen 'No me quites' film laburra ekoiztu zuen.
2016an 'Un monstruo viene a verme' estreinatu zuen, izen bereko liburuan oinarritutako filma, bere protagonisten artean Liam Neeson, Felicity Jones eta Sigourney Weaver dituena. Berriro ere, filma Estatuko arrakastatsuena izan zen urte horretan, eta 9 Goya sari irabazi zituen, Zuzendari onenarena, besteak beste. 2017an 'El secreto de Marrowbone' ekoiztu zuen, 'El orfanato' eta 'Lo imposible' lanen gidoilaria izan zen Sergio G. Sánchezek zuzendutako lehenengo lana.
Iaz Juan Antonio Bayonak 'Jurassic World: Fallen Kingdom' estreinatu zuen zuzendari gisa, Jurassic World-en bigarren partea eta Jurassic Park sagaren bosgarrena, ekoizle nagusi Steven Spielberg duena. Filma mundu osoan txarteldegian diru gehien irabazi zuen hirugarren filma bilakatu zen, 1.300 milioi baino gehiagorekin, Estatuko lehenengoa eta zinearen historiako hamabigarrena. Urte horretan bertan 'I Hate New York' estreinatu zuen ekoizle gisa, Gaudí sarirako izendapena lortu zuen film luze dokumentala. 2018an, baita ere, oraindik gaztea den arren, ibilbide osoaren saria jaso zuen Malagako Zinemaldian eta Ohorezko Galburua Valladolideko Zinemaldian.
J. A. Bayonari emango zaion sariaren banaketa, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen amaiera ekitaldian izango da, maiatzaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Guggenheim Museoan. Art After Dark programaren barruan egingo den amaiera ekitaldian DJ Carlos Bayona arituko da, zuzendariaren anaia, eta zinegileak berak lagunduko dio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El PRC elegirá en primarias al sucesor de Miguel Ángel Revilla el 4 de mayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Gene Hackman y su esposa llevaban diez días muertos
Mercedes Gallego
Favoritos de los suscriptores
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.