![batuaren kolorea](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201810/22/media/cortadas/joe-ksBE-U601313058628PRF-624x385@El%20Correo.jpg)
![batuaren kolorea](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/201810/22/media/cortadas/joe-ksBE-U601313058628PRF-624x385@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nire zentzugabeko oroitzapenen artean honako hau daukat: 'txungo' hitza lehenengo aldiz entzun nuenekoa. Eskorbutoko Juanmari entzun nion eta hasieran ez nuen ezagutzen zehatz-mehatz hitz haren esanahia.
Juanmari asko gustatzen zitzaion bere auzoko baztertuen hizkera bereganatzea, eta gero bere elkarrizketei gatza eta piperra emateko erabiltzen zituen.
Garai hartan 'txungo', 'marroia jan', 'julai', eta antzekoak ez ziren ohiko esamoldeak. Geroago, pixkanaka-pixkanaka, edozein kazetari 'guaik' erabiliko zituen, parlamentuko kronika bati kolore pixka bat eransteko edo.
Hizkuntzek berezko bizia daukate eta egun batetik bestera, barregarritzat hartzen duguna gure hiztegian sartzen dugu, ia-ia oharkabean.
«Está chupao» esamoldeak, adibidez, egundoko arrakasta lortu zuen bere garaian eta orain, bakarrik lekuko zaharrenok dakigu hirurogeita hamargarreneko hamarkadan oso ospetsu bihurtu zen umoregile ahaztu baten leloa izan zela. Joe Rígoli beste hainbat lelokeria zabaltzen saiatu zen, baina... auskalo zergatik, «está chupao» haren ondarerik arrakastatsuena bihurtu zen betiko.
Azken bolada honetan, gaztelaniaz hitz egitean, herrikoi bihurtu direnen artean hor ditugu: 'finde', 'intenso', 'cuñadismo', 'viejuno', 'empoderar'eta beste hainbat. Espainiako Errege Akademiak berriki onartu dituenen artean hauexek ditugu: 'postureo', 'clicar', 'posverdad', 'feminazi', 'taper'...
Herritarron hizkuntzak, dudarik ez, iturri ezberdinetatik edaten du. Munduan jaun eta jabe bihurtu zaigun ingelesa etengabe sartzen da gure egunerokoan: 'light', 'corner', 'hall', 'pendrive', 'casting', 'spray'...
Baina ez pentsa, gezurra dirudien arren, badaude kontrako bidea hartu duten hitzak ere: 'patio', 'maestro', 'fiesta', 'aficionado', 'macho', 'caballero'... ingelesez erabiltzen dira gaur egun, antzeko esanahiarekin.
Eta euskarari buruz zer esan? Bitxia da gero nola euskarazko esamolde batzuk gaztelaniaz ere erabiltzen diren: 'zulo', 'kale borroka', 'herriko taberna'... Batuaren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta, nonahi entzuten da egun hauetan 'kaleko hizkera' gainditu gabeko ikasgaia dugula. Euskaltzaindiaren presidenteak, Andres Urrutiak, «euskara batuari kolorea eman behar diogula» esaten zuen egunkari honetan egindako elkarrizketa batean. «Beste batua bat egin beharko al dugu?» galdetzen zion bere buruari Fermin Etxegoien idazleak...
Egia esan, nik ez dakit zein izan daitekeen formula magikoa, baina badakit logikak esaten didana: kaletarra dena, kalean sortu beharko.
Baina erdaraz arauak apurtzeko gure buruari ematen diogun baimena, ez dut horren zabalduta ikusten euskara erabiltzerakoan. 'Euskara Garbijaren' itzal luzearen eragina ote?
'Porlana' hitza 'Portland' zementu markatik hartua izan omen zen eta Argia aldizkarian argitaratu zenez, 'txortan' hitza, ingelesetik dator: 'short time' (denbora gutxi) mota bateko eskaintza izaten omen zen gure arrantzaleak bisitatzen zituzten zenbait putetxetan. Euskarak ere, jakina, bere kutsadurak izan ditu.
Agian, lehenengo eginbeharra, hizkuntzari arnas berria ematerakoan, pixka bat erlaxatzea izango litzateke. Filologo gutxiago eta Juanma gehiago beharko genuke gure hizkuntza zaharrak kaleko usaina har dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.