Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zerbitzu publikoen egoera neurtzeko modu asko dago. Herritarrei ematen dietena zehazteko. Horien mailaren araberakoa da gizarte batek ongizaterantz egindako urrats kopurua, osatzen dutenen egunerokoa errazteko ibilitakoa. Zergak ordaintzea eta horren ondorioz jasotako dirutza ondo kudeatzea da ahalik eta puntakoen izateko gakoa. Gabeziaz betetako izatetik aurreratuenen artera egin du jauzi Bizkaiak azken lau hamarkadetan, norbere buruaren ahalik eta jabeen izateko tresnak eta baliabideak berreskuratu zituenetik.
Garraio publikoa funtsezkoa da eskema horretan. Nork ez ditu gogoratzen oraindik ez hain aspaldiko erdipurdiko azpiegiturak eta bitarteko urriak. Gaur egun oso bestelakoa da egoera. Edozein bizkaitarrek daki, egunerokotasunak adierazten diolako. Bai metroan dabilenean, zein Bilbobus, Bizkaibus edo hainbat herritako bestelako zerbitzuek batetik besterakoa erosoago egiten diotenean.
Honekin lotuta, Bizkaiko Garraio Publikoaren 2018-2028 aldiko Plan Estrategikoaren prestakuntzaren lehen fasea aurkeztu berri da Batzar Nagusietan. Erakunde hau aski ezezaguna da hainbatetzat, nahiz eta eragin zuzenekoa den arlo askotan. Bere jardueraren berri izatea nahikoa da horretaz jabetzeko. Zutabeetakoa da bertoko egitura instituzionalean, balio historiko eta praktiko handikoa.
Bertan ezagutzera emandako datuen arabera, bizkaitarren %90ek gutxienez bi garraiobide publiko erabil ditzakete, autobusa eta trena batik bat; eta %92k hirurehun metro baino gutxiagora dute geralekuren bat. Hori ez da doanekoa, jakina. Izan ere, udalerri guztietara heltzen den garraio publikoaren sare zabal eta kalitatezkoa izateko 359 milioi euro behar dira urtero. Eta dirutza potolo horretatik, %69 administrazioaren ekarpenek estaltzen dute, gainerako %29 baino ez baita tarifa-sarreren bidez ordaintzen.
Guzti honek erakusten du zenbaterainoko ahalegina egiten den garraioaren arloan zerbitzu osatuena ahalbidetzeko, bizkaitar guztiei —herririk txikienean bizi arren— mugikortasunerako aukerak eskaintzeko. Datuok ezagutzea ezinbestekoa da egindako ahalegina aintzat hartu eta horren tamainaz ohartzeko. Baina beti dago zer hobetu, eta horretarako da hurrengo hamarraldirako plan estrategikoa. Guztioi egunero zuzenean eragingo diguna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.