Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Gazte batek mailu batekin jotzen du Berlingo harresia.
Aro baten amaiera

Aro baten amaiera

BETE BETEAN ·

Aldaketa izugarrien aurrean gaude, eta ez dute norabide ona aldaketok. Gertaera txar asko ari dira pilatzen

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 14:39

Sobiet Batasuna desegin zenean Francis Fukuyamak esan zuen Historia amaitu zela. Esaldi potolo bezain okerra, ondoren gertatutako guztiak erakutsi digun bezala. Gainera, AEB (edo 'Mendebaldea') hartzen zuen hark ardatz bere analisia egiteko, eta hori ere ez da zuzena, aktore geopolitiko ahaltsuak ari baitira gorpuzten Asian. Joschka Fischer, Alemaniako kanpo-harremanetarako ministro eta Berdeak alderdiko buruzagi izan zenak artikulu interesgarri bat idatzi du esanez Historia Garaikidea bukatu dela. Frantziar iraultzarekin eta AEBren indepentziarekin hasi zen Aroa testigua beste bati pasatzen ari zaiola dio Fischerrek, erraldoiak eta oso esanguratsuak direlako azken hamarkadetan gertatzen ari diren aldaketak.

Aldaketa azpimarragarrienetako bat finantzen nagusitasuna da, horrek ekonomia baldintzatu eta askotan menperatu egiten duelarik. Egunkari honetan argitaratutako elkarrizketa batean, Trantsizio Ekologikorako ministroa den Riberak esaten zuen gasaren prezioaren igoeraren zati handi bat espekulazioa dela, ez gas produktoreena baizik eta artekari finantzarioena. Esaten zuen baita gardentasunik ez dagoela artekarien eragiketetan. Ezin al dute Europako Batzordeak edo Gobernuek horietan esku sartu? Espekuladore finantzarioek ez al dute mugarik edo betearazteko araurik?

AEBk ez du, jada, munduaren nagusitasuna, dio Fischerrek, Altzairuzko Oihala suntsitu zenean hala ematen bazuen ere. Hala eta guztiz, Ukrainaren inbasioak ondorio nabarmen bat izan du: Europa AEBri estuago lotzea. Putinek Errusiarentzat kaltegarria den estrategia (kriminala izateaz gainera) erabili du: Alemaniarekin zituen lotura ekonomikoak hautsi dira, Ukraina errusiar orbitatik betirako aldendu da, eta Errusia Txinaren interes geopolitiko eta ekonomikoetara makurtuko da. Horrek guztiak munduko geopolitika eta ekonomia asko aldatuko du.

Italian ultraeskuin posfaxistak botoen %26a lortzeak eta bere burua den Meloni hurrengo lehen ministroa izateak izango du seguruenik eraginik EBn. Nire ustez, Italia pairatzen ari den krisi, beldur, haserre eta ziurgabetasunaren ondorio dira emaitzak (abstentzio handia barne). Deigarria izango da ikustea nola kudeatzen dituen ultraeskuineko gobernu hirukoak bere barneko kontraesanak; hasteko, ea zein esplikazio ematen dion Berlusconik Bideni Ukrainako gerra justifikatuz egin dituen adierazpenak direla-eta, edo nola gauzatzen duen Melonik «italiar harrotasun eta subiranotasuna» Bruselan, Italiaren ekonomia eta zor publikoa hain egoera delikatuan egonik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aro baten amaiera