Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Euskaltzaindiako kideak eta dokumentuaren sinatzaileak, Arantzazun egindako nazioarteko biltzarrean. Euskaltzaindia
Batasunaren indarra

Batasunaren indarra

Martes, 9 de octubre 2018, 23:14

Euskaltzaindia bere mendeurrena ospatzen dabil, eta euskara batuaren bost hamarkada borobil. Azken honi atxikitakoa da Arantzazun egin berri duen nazioarteko biltzarra. Hizkuntzaren indarguneak eta ahuleziak aletzea eta etorkizuneko erronkak aztertzea izan du xede, batasun prozesuaren emaitzak oinarri hartuta. Euskara Batuaren Adierazpena izan du mugarri ekitaldi-sortak, hamar punturen bidez horren garrantzia berrestera datorrena. Duela 50 urteko urratsa biziraute hutsekoa izan zelako, ordura artekoa eta ostekoa oso onerako betiko bereizteko bestekoa, sakabanatutakoari oinarrizko batasuna ematekoa.

Ordutik honakoa ia mirakulutsua izan da. Hilzoritik gertu zegoena indarberritu egin delako, gaztetu, bazterrean ez geratzeko trebatu. Batasunik gabe ez zegoelako eta ez dagoelako etorkizunik. Batua ez delako euskalkien etsai ez horiekin lehiatzekoa, ezin osagarriago baizik. Norbere etxe, auzo edo herrikoa aberasgarri delako, egunerokorako, guztion horretan egoki txertatzeko. Batuak, aldiz distantziak hausten ditu, hizkuntz-komunitate trinko gisa janzten gaitu eta inoiz lortu nahi dugun benetako elebitasunerako giltza da.

Euskarak bakoitzarena eta osotasunarena behar du, ezinbestean. Beste edozein hizkuntzak egiten duen eran, tokikeriak baztertuta, idaztarauak fin errespetatuta, dagokiona aitortuta. Bidezidorrik ez dagoelako, ez gertuagoko eta urrunagoko euskararik. Bat bakarra da. Malgua, anitza, aberatsa, baina bakarra. Eta ezin da duela mendi erdi hainbeste neke eta atsekaberekin irabazitakoa alperrik galdu, ezin da zimeldu. Hiztun guztien ardura da hori, 1968an aitzindari izan zirenen bidetik jarraitzea, zabal eta sendoagoa izan dadin. Badago zer ospatu, baina badira kezka berriak, gero eta mami gehiagokoak. Batura jotzea, idazkera zaintzea… edozein hiztun arduratsuren betebeharra zen sasoi batean, zein mesedegarri zitzaigun argi zegoelako. Gaur, aldiz, hoztasuna leporatzen diote askok, eta euren modura agertzen dira, herrikoiagoa delakoan. Horrek sakabanaketara baino ez darama, ahultzera, oroharreko ikuspegia eragoztera. Euskarak batua behar du, premiazko zaio, aniztasuna zatiketa bihur ez dadin, hizkuntza normalizatuen pare jartzeko aukerari uko ez egiteko. Euskaltzaindia dugu lemazain. Duela 50 urte bezala. Eskerrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Batasunaren indarra