Borrar
Basque Teamek kirolari profesionalak animatu ditu emakumearen aurkako indarkeria ezabatzen laguntzeko

Basque Teamek kirolari profesionalak animatu ditu emakumearen aurkako indarkeria ezabatzen laguntzeko

Gure ingurune hurbilean manifestazioak egitera eta/edo jarduketetan parte hartzeko deia egin die

Zurekin

Miércoles, 25 de noviembre 2020, 11:27

Gizartearen esparru ezberdinetan gertatzen den moduan, Basque Team Fundazioak ere bat egin nahi du 2020ko azaroaren 25eko babes sozial eta instituzionalarekin, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen garrantzia agerian uzteko.

Nazio Batuen Erakundeak nabarmentzen duen bezala, emakumeen eta nesken aurkako indarkeria gaur egungo munduko giza eskubideen urraketarik zabalduenetako, iraunkorrenetako eta suntsitzaileenetako bat da, eta ia ez da horien berri ematen, erasotzaileek duten zigorgabetasuna eta biktimek jasaten duten isiltasuna, estigmatizazioa eta lotsa direla eta. Argi dagoenez, emakumeen aurkako indarkeriak oztopo izaten jarraitzen du berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko, baita emakumeen eta nesken giza eskubideen errespetua lortzeko ere. Garapen Iraunkorreko Helburuek (GIH) inor atzean gera ez dadin agintzen dute, eta promesa hori ezingo da bete emakumeen eta nesken aurkako indarkeriari amaiera ematen ez bazaio.

Kirolaren esparrua indarkeria eta desberdintasun-mota horietatik kanpo ez da geratzen, eta, alde horretatik, Basque Teamek gure ingurune hurbilean manifestazioak egitera eta/edo jarduketetan parte hartzera animatzen ditu kirol-profesionalak. Basque Team fundazioak, Berdintasunerako Planak adierazten duen bezala, helburu eta ekintza zehatzekin ekingo dio 2020ari, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan etengabe aurrera egiteko bere eragin-eremuan.

'Zure Taldekoak Gara' bultzatzeko zerbitzua

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek euren ekarpena egin dute 'Zure Taldekoak Gara' zerbitzuaren bidez. Zerbitzu espezializatu hori kirol-eremuan sexu-jazarpena eta sexu-abusua eta -abusua gertatzen diren kasuetarako informazio- eta arreta-zerbitzua da.

Gaurkoa horri bereziki eskainitako data izanik, kanpaina bat egin da 'Zabaldu!' eta '¡Pásalo!' esloganekin. Kanpainaren helburua da 2018an abian jarri zen eta herritar guztiei zuzenduta dagoen zerbitzu hau ezagutarazten jarraitzea. Horixe izango da bideoaren eta ondorengo kanpainaren helburua: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailaren arma nagusia gizarteari helaraztea, ZTG zerbitzua bera, batez ere emakumeek, haurrek eta gazteek kirol-arloko edozein maila edo arlotan jasaten duten sexu-abusu eta -jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurka.

Kerman Lejarraga boxeolariak, Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Higinio Rivero, Miren Lazkano eta Klara Olazabal piraguistek eta Leticia Canales, Ariane Ochoa, Nadia Erostarbe, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonaindia surflariek zerbitzua zabaltzen laguntzeko deia egiten diote gizarteari.

Arreta euskaraz eta gaztelaniaz

Zure Taldekoak Gara kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek bultzatutako zerbitzua da.

Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu telefonoz (ahotsa eta whatsapp) 688671000 zenbakian, deia beste edozein zenbakira aldatzeko aukerarekin, baita posta elektronikoz ere: zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Gainera Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako webgunean kokatutako landing page baten bitartez, erabiltzaileek informazioa azkar jasotzeko aukera dute: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara

Beharrezkoa denean, aurrez aurreko aholkularitza eskaintzen da egoeragatik komenigarria dela uste izanez gero, eta pertsonak edo erakundeak onartuz gero, noski. Beti ere aurrez aurreko aholkularitzaren bidez babesa eta sostengua ematen da, informazioa gehitzen da eta, behar izatekotan, kontsulta egiten duen pertsonarentzat edo erakundearentzat egokiagoa izan daitekeen beste esparru batera bideratzen da arazoa.

Arreta zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen da 9.30etatik 14.00etara, astelehenetik ostiralera. Kirola egiten duten adin txikiko eta gazteei eta emakumeei zuzentzen zaie, baita beste kirol estamentuetan lan egiten duten emakumeei, entrenatzaileei, epaileei, teknikariei eta beste profesional batzuei ere; erakundeetako, federazioetako, klubetako eta kirol elkarteetako teknikari eta zuzendariei; eskola-zentroei eta IGEi, eta orokorrean gai honi buruz informazioa eta aholkularitza behar duten kirol arloko profesionalei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Teamek kirolari profesionalak animatu ditu emakumearen aurkako indarkeria ezabatzen laguntzeko