Zurekin
Viernes, 20 de marzo 2020, 22:30
Basque Team Fundazioak iragarri duenez, ostiralero bere kirolari batzuen izena publikatuko du bere sare sozialetan, eta etxeko txikienek aste bat izango dute pertsonaia horren inguruan arte lanak egiteko, proposatutako kirolarietako bat aukeratuta. Interesdunek lehiaketan parte hartzeko pauso hauek jarraitu beharko dira:
Publicidad
-Marrazkia egin, kirolariaren izena, kirola eta Basque Teameko logoa sartuta.
-Basque Team jarraitu sare sozialetan: Facebook, Twitter edo Instagram.
-Basque Team etiketatu (@basqueteam Facebooken, @BATbasqueteam Twitterren, @basque_team Instagramen) eta aukeratutako kirolaria etiketatu sare sozialetan profila baldin badauka.
-Hortaz aparte, parte hartzaileek #nietxeangeratzennaiz eta #BaloreetanBAT leloak erabili beharko dituzte publikazioan.
Aste bat pasa ondoren, bost onenak aukeratuko dira eta euren izenak publikatuko dira Fundazioaren sare sozialetan. Saria: Basque Teameko kamiseta bat eta ipuin bat.
Lehenengo asterako (martxoaren 20tik 27ra) hauek dira aukeratutako kirolariak: Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa), Lucas Eguibar (snowboard), Amaia Erbina (errugbia) eta Arantza Moreno (xabalina jaurtiketa).
Dena den, Basque Teametik gogorarazi dutenez, sare sozialik ez duten adin txikikoek parte hartu ahal dute euren guraso edo familikoen profilak erabilita.
Jarduera 'Baloreetan BAT' proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.