Borrar
Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa) kirolaria, marrazki batean.
Basque Teamek bere sare sozialetan umeentzako marrazketa txapelketa bat jarri du martxan

Basque Teamek bere sare sozialetan umeentzako marrazketa txapelketa bat jarri du martxan

Interesdunek lehiaketan parte hartzeko pauso batzuk jarraitu beharko dituzte

Zurekin

Viernes, 20 de marzo 2020, 22:30

Basque Team Fundazioak iragarri duenez, ostiralero bere kirolari batzuen izena publikatuko du bere sare sozialetan, eta etxeko txikienek aste bat izango dute pertsonaia horren inguruan arte lanak egiteko, proposatutako kirolarietako bat aukeratuta. Interesdunek lehiaketan parte hartzeko pauso hauek jarraitu beharko dira:

-Marrazkia egin, kirolariaren izena, kirola eta Basque Teameko logoa sartuta.

-Basque Team jarraitu sare sozialetan: Facebook, Twitter edo Instagram.

-Basque Team etiketatu (@basqueteam Facebooken, @BATbasqueteam Twitterren, @basque_team Instagramen) eta aukeratutako kirolaria etiketatu sare sozialetan profila baldin badauka.

-Hortaz aparte, parte hartzaileek #nietxeangeratzennaiz eta #BaloreetanBAT leloak erabili beharko dituzte publikazioan.

Aste bat pasa ondoren, bost onenak aukeratuko dira eta euren izenak publikatuko dira Fundazioaren sare sozialetan. Saria: Basque Teameko kamiseta bat eta ipuin bat.

Lehenengo asterako (martxoaren 20tik 27ra) hauek dira aukeratutako kirolariak: Carlos Tobalina (pisu jaurtiketa), Lucas Eguibar (snowboard), Amaia Erbina (errugbia) eta Arantza Moreno (xabalina jaurtiketa).

Dena den, Basque Teametik gogorarazi dutenez, sare sozialik ez duten adin txikikoek parte hartu ahal dute euren guraso edo familikoen profilak erabilita.

Jarduera 'Baloreetan BAT' proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Teamek bere sare sozialetan umeentzako marrazketa txapelketa bat jarri du martxan