
zurekin
Jueves, 5 de diciembre 2019, 23:28
Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean, Basque Teamek kirolean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batean parte hartu zuen joan den ostiralean, 'Baloreetan BAT' proiektuaren eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira egindako jardueren barruan.
Publicidad
Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak eta Irati Martinez Agirrezabala Gernikako Udaleko zinegotziak azpimarratu zuten emakumeenganako errespetua, egituretan eta araudietan oreka eta estereotipoak ezabatzea beharrezkoak direla berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko.
Gainera, kirolean sexu-abusu eta jazarpenaren aurkako 'Zure taldekoak gara' zerbitzua zertan datzan azaltzeko aprobetxatu zen jardunaldia; horrez gain, Rocío Ybarra belar hockeyko jokalari olinpiko ohiak lehen pertsonan bere esperientzia kontatu zuen. Rociok bere ibilbide osoan zehar bizitako guztia gaur egun oraindik ere badauden desberdintasunak eta diskriminazioak zuzentzeko erabili nahi du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.