Borrar
Basque Teamek kirolean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldia antolatu du. E. C.
Basque Team indarkeria matxista kirolean aurka

Basque Team indarkeria matxista kirolean aurka

Hitzaldi eta mahai-inguru batean parte hartu du, 'Baloreetan BAT' proiektuaren barne

zurekin

Jueves, 5 de diciembre 2019, 23:28

Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean, Basque Teamek kirolean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batean parte hartu zuen joan den ostiralean, 'Baloreetan BAT' proiektuaren eta emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira egindako jardueren barruan.

Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak eta Irati Martinez Agirrezabala Gernikako Udaleko zinegotziak azpimarratu zuten emakumeenganako errespetua, egituretan eta araudietan oreka eta estereotipoak ezabatzea beharrezkoak direla berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko.

Gainera, kirolean sexu-abusu eta jazarpenaren aurkako 'Zure taldekoak gara' zerbitzua zertan datzan azaltzeko aprobetxatu zen jardunaldia; horrez gain, Rocío Ybarra belar hockeyko jokalari olinpiko ohiak lehen pertsonan bere esperientzia kontatu zuen. Rociok bere ibilbide osoan zehar bizitako guztia gaur egun oraindik ere badauden desberdintasunak eta diskriminazioak zuzentzeko erabili nahi du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Team indarkeria matxista kirolean aurka