Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 29 de junio 2020, 22:06
Basque Team Fundazioak aurtengo lehendabiziko kirolari bekadunak iragarri ditu. Izan ere, erakundeak arindu egin du koronabirusaren pandemiaren harira, baldintzatuta geratu zen bekak eskaintzeko prozesua. Iragarpen honetaz gain, urteak aurrera egin ahala beste txanda batzuk iritsiko dira.
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edota ukatzeko, aurreko denboraldian euskal kirolari ezberdinek egin izan duten denboraldiko ibilbidea eta lorpenak hartzen dira aintzat. Hortaz, bertako nahiz nazioarteko txapelketetan izan duten parte-hartzea kontuan hartzen da, hala nola, Europako txapelketak, munduko txapelketak, Olinpiar Jokoak edota Paralinpiar Jokoak.
Onuradunek, diruaz gain, beste zenbait laguntza ere jasotzen dituzte: laguntza biomedikoak (QuirónSalud medikuntza konpainiaren eskutik), laguntza teknikoak, coaching-zerbitzua, ikerketetarako aholkularitza-zerbitzua eta baita lan mundurako insertzio gisa.
Era berean, Basque Team-ek genero berdintasunaren alde egiten duen lan ikaragarria nabarmentzekoa da, baita euskal kirolariek gizartearentzat eta batez ere kirolari belaunaldi berrientzat eskaintzen dituzten balioak ere.
Honako kirolariak dira momentuz Basque Team Fundazioaren bekak jasoko dituztenak: Amaia Erbina (errugbia), Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza), Ander Elosegi (piraguismo eslalom), Aritz Aranburu (surfa), Asier García (gurpil aulkiko saskibaloia), Begoña Lazcano (piraguismo sprint), David Mouriz (gurpil aulkiko saskibaloia), Diego Arana (belar-hockeya), Estibaliz Álvarez (softbola), Iker Sastre (mahai-tenis egokitua), Iñigo Peña (piraguismo sprint), Joan Crespo (piraguismo eslalom), Juan del Campo (eski alpinoa), Kako Aramburu (tiroketa olinpikoa, skeet), Klara Olazabal (piraguismo eslalom), Leticia Canales (surfa), Lide Erbina (errugbia), Lucas Eguibar (snowboarda), Maialen Chourraut (piraguismo eslalom), Mariasun Quiñones (futbola) (bekadun berria), Mercedes Castellanos (eskubaloia), Nahikari García (futbola), Rebeca Carrera (softbola), Samuel Hernanz (piraguismo eslalom) eta Tania Calvo (pistako txirrindularitza).
Basque Team fundazioa 2007. urtean Euskadiko Administrazio Orokorrak Euskal Irrati Telebistarekin elkarlanean sortutako egitasmoa da, euskal kirolari ez-profesionalak laguntzea bilatzen duena, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.