El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Ainara Azpiazu, 'Basoan barna' atera berri duen liburuaren aurkezpenean. Elkar

'Basoan barna', Ainara Azpiazuren azken lana: «Irakurle gazteak jolasteko eta animaliengana hurbiltzeko liburua da»

Marrazkigintzan lan ona egin ondoren, teknika pixka bat aldatu eta letrak sartu ditu bere obran. Hala ere, ez ditu irudiak alde batera utzi. Egileak azaldu duenez, «irudiak irakurtzeko liburua da»

Miércoles, 16 de junio 2021, 22:19

Ainara Azpiazuk 'Basoan barna' bere azken liburuaren ateak ireki dizkigu. 'Axpi' ezizenarekin ezaguna den ilustratzaile hernaniarrak lan honetan teknika pixka bat aldatu du eta hizkiei ere protagonismoa eman die istorioa kontatzerako orduan. «Idatzi dudan lehenengoa da», aitortu du, marrazkien bitartez lan egitera ohituta dagoen artistak. Dena den, ez ditu hauek albo batera utzi nahi izan, eta «irudiak irakurtzeko liburu bat» dela azaldu du. Beraz, bi teknika uztartzen dituen lana dugu honakoa, publiko gazteari zuzenduta dagoena eta Elkar argitaletxeak kaleratu duena.

Publicidad

Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta haren bilobaren istorioak hurbiltzen dizkigu liburu honek, xume bezain dotore kontatuta dagoena. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak, eta, bide batez, publikoak berak ere bai. «Bertako animaliengana hurbiltzeko ahalegina da», dio egileak. «Bilobarekin eguna pasako du aitonak animaliak ikusteko. Iritzi eta bereala aitonari zerbait gertatuko zaio eta basoan barna bide bat egingo dute», aurreratu du Azpiazuk, lanari hain zuzen izena ematen diona azaltzeko.

Orriak pasatzen joan ahala, istorio dibertigarri batean murgilduko da irakurlea. «Irakurlea jolasteko liburu bat da, horretan ahalegindu naiz», aitortu du aurkezpenean. Eta gazteen arretari amaiera arte eusteko, «bukaeran sorpresa bat» dagoela aurreratu du.

Lan dotorea hurbiltzen digu, beraz, 'Axpik', ilustraziogintzan, komikigintzan eta horma-irudigintzan fin ibili eta gero. Hain zuzen ere, 2017.urtean Etxepare saria jaso zuen Paula Estévezekin batera, elkarrekin egin zuten 'Arroa' liburuari esker.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad