Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 17 de enero 2021, 20:33
Igande honetan, urtarrilak 17, Klaudio Landak gidatzen duen «Baserria» lehiaketaren bigarren atala izango da ikusgai, 22:00etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
Estreinaldiko atalean bertan izan zen kanporatua lehen bikotea (Amaia eta Maitane). Hori dela eta, realityaren lehen egunetan gehien nabarmendu diren Xegone eta Natalia taldera itzuliko dira, baina ikusteko dago oraindik zer harrera jasoko duten.
Aste honetako saioan bi taldeak auzolan ikusgarri batean neurtuko dira, eta beraien arteko lehen ezin-ikusiak sortuko dituen taldekako proban. Ez da giro izango Negutegian, eta, beste behin, Natalia eta Xegone izango dira protagonista nagusiak.
Lehen atalak harrera bikaina
Emaitza ederrak lortu zituen «Baserria» saioaren estreinaldiko atalak % 5,7ko audientzia-zatiarekin. Euskaldunen artean, gainera, nagusi izan zen % 13,3ko kuotarekin. Halaber, saioak 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
eitb.eus atarian ere 5.500 erabiltzailetik gora konektatu ziren, oro har.
Klaudio Landak gidatutako «Baserria» saioa igandetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.