Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Urriko azken astelehena aparteko eguna da Gernika-Lumon. Bertako ohiko azokak inguruetako baserritarren produkturik onenak biltzen ditu aspaldiko iraganetik eta hil honetako hondarrekoa horren laburbilduma gorena da. Nekazal sektorearen aldarri ere bada neurri batean, produktuak berez sortzen direla dirudien gizarteon dagokion lekua eskatzekoa. Lan asko dagoelako kalitatezko barazki, gazta, indaba, ezti, fruta, sagardo zein txakolinaren eta bestelakoen atzean. Eta eskaintzen dutena oinarrizkoa delako alde askotatik. Ama lurrean txertatutako izaera jakin bat zehazterainokoa, salerosketa soiletik askoz haragokoa.
Eguraldia lorrin dabil egunotan, bat batean negu itxura hartu baitu udazkenak. Baserritarrek ondo dakite zer den edozein girori aurre egin beharra eta horrek ez ditu kikiltzen. Astelehen guztietan azokara oraindik joaten direnak ortu inguruan zaildutakoak dira, eurenari harrotasunez eusten diotenak. Bizitzeko berezko modu hori ez delako erosoa, lan gogor eta amaigabeari estu lotutakoa baino. Bertoko produktuek duten ospea horren ondoriozkoa da. Belaunaldiz belaunaldi fin landu eta jasotakoarena.
Saltoki andanak jantzi zituen Gernika-Lumoko kaleak, beste behin. 333 ekoizle zeuden izena emanda. Goizean goiz ekin zieten prestaketa lanei, produktua txukun eta ikusgarri erakusteko grinaz. Askoz lehenagotik izaten dute begiz jota Urriko Azken Astelehena, gorriz seinalatuta, eta horri begirako guztiaren azken urratsa baino ez da erosleak gerturatzen hasi aurrekoa. Xarma bereziko hitzordua delako, urtean zehar oso noizbehinkako direnetakoa, punta-puntakoenak soilik biltzekoa.
Zentzumenekin gozatzeko jaia da honakoa. Horiek erabat zorroztekoa. Eta baserritarrei aitortza egitekoa, jakina; kalitatea gorestekoa, bertokoaren bikaintasuna gogoan gordetzekoa. Baita horri guztiari bultzada ematekoa ere. Aurrekoengandik jasotakoari eutsita lortutakoa koloka antzean dagoelako gaur egun, belaunaldien arteko nolabaiteko etenaren erruz.
Gazteen beharrean dago lehen sektorea, balio erantsiko horien ekarpena noiz helduko zain. Atzera barik aurrera begiratzea dagokiolako, doazenen hutsuneak bete eta biziberritzea. Guztion lana da hori bermatzea, ekoizleena, erakundeena, eragileena, erosleona. Baserriari asko zor diogulako. Garenetik asko duelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.