Borrar
Basamortua gure hirietan

Basamortua gure hirietan

Paloma Rodriguez-Miñambres

Domingo, 25 de junio 2023, 00:57

Nahiz eta genero poetikoak irakurle kopuru txikia -baina oso porrokatua- duela adierazi ohi den, sariak ugaritzen dira gure artean eta lan goraipagarria egiten dute poeta talentudunak aurkitzeko. Hala, Donostia Kultura Poesia sariaren VI. edizioan Julen Apellaren liburuari eman zaio saria. Gogoan izan dezagun 35 urtetik beherako poetei zuzendurik dagoela, datu hori garrantzitsua suertatzen delako lan sarituaren edukiak aztertzean. Hau da, gazte izatearen inguruabarrez dihardu poetak, identitatearen bilaketa eta bizierarekiko espiritu kritikoa uztartzen dituen inguruabarrez.

Olerki-sorta honetan, alde batetik, denboraren presentzia nabarmendu dezakegu, horri buruzko kontzeptuak errepikatzen direlako (orduak, gauerdia, erlojua, garaiz, datak). Bestetik, dualitatea iragartzen du poetak izenburuan bertan, desertuak iradokitzen duen hustasunaren eta postalak irudikatzen duen azaleko paisaiaren artean, gizarte garaikideari pultsua hartzen dion bitartean.

'Postal bat desertuan'

Horrez gain, maneiatzen dituen erreferentzia literarioak orekaturik aurkezten dira: emakumezkoak-gizonezkoak, klasikoak-garaikideak, erdaldunak-euskaldunak (Pizarnik, Peri Rossi, Rimbaud, Larkin, Gil de Biedma, Ugarte). Mirespen testigantza horiek lagungarri batzuk eskaintzen dituzte Apellaren estiloaz, solas egiten duelako aipaturiko olerkariekin, haren bertsoak besteen abaroan idatziak izan balira bezala. Izan ere, omniboroa agertzen da poeta gaztea. Bizitzak dakarkigun babesgabetasunak ez dio harridurarik eragiten, eraldaketak onartu egiten ditu, munduan sortzen diren zaurgarritasunetik eta zorabiotik babestearren, lirismoaz baliatzen delarik.

Ahots propioaren bila dabilen olerkaria dugu Apella. Liburuan gorpuztu dituen desirak, bizi-itxaropenak eta zentzu kritikoa erakusten ditu, bizi-minaren gazi-gezak dastatzen hasia, hizkuntzari berebiziko arreta ematen dion aldi berean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basamortua gure hirietan