Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
JOn Martin-etxebeste
Viernes, 18 de marzo 2022, 23:10
Erditu den gorputz baten oinaze sakonaz mintzo da Alaine Agirre bere azken eleberrian: «Momentu horretan egin du azalera Minak, atzaparrak iltzatu ditu arrakala bat zabaltzeko, arrakala horren aldi banatan apatx bana sartu, eta, ertzetarantz eramanez, zabaldu egin du emakume gorputz hori, erdi-erditik». Trantze mingarria izan ohi da, eta are mingarriagoa haur hil batez erditu behar bada. Linboa desagertu zela jakinarazi zuten duela ez asko, baina jendartearen linboan jarraitzen dute haurrik besarkatu ezin duten amek.
Elkar. 236 orr. 22,05 euro
Protagonistak, amatasun sena haize-oihal, odisea neketsua egingo du osasun sisteman barrena; baina bere itsasontzia kolpeka hartuko du enbatak. Ez dago ezustekorik. Irakurleak hasieratik daki umekia ez dela haur izango, eta angustia hori hauspotu egiten du amari haurdunaldia zenbat kosta zaion jakiteak: lagundutako ugalketako unitateko prozesua ere deskribatzen du idazleak. Tabuei papar-hegaletatik heldu eta astindu egin ditu Agirrek orrialdez orrialde. Ikaragarri gogorra da kontakizuna. Protagonistaren oinaze psikologikoa eta fisikoa zehaztasun harrigarriz deskribatuak daude zenbait pasartetan. Hiztegi zientifikoa eta hotza darabil beste batzuetan; eta halakoetan, bere minetik distantzia hartzea lortu duen pertsona bat dirudi, oraindik ere shock egoeran, minaren kudeaketa beranduagorako utzita. Idazleak min akutua jasangarri bihurtzen asmatu du kapituluak bizpahiru orrialdetara errendituz. Egiturari dagokionez, sei partetan banatua dago: diagnostikoa, intseminazioko fasea, in vitro ernaltzeko saiakerak, haurdunaldia, Menorcako egonaldia eta sendatze bidea. Atal bakoitza erditzearen lehen pertsonako kronikaren zati batekin ixten da. Osasungintzako profesionalen aurrean sentitu daitekeen zaurgarritasunaz mintzo da liburua; eta, batez ere, amatasunaren mugez gogoeta egiten du. Karenaz eta ez garenaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.