Borrar
'La gran familia' filmaren sekuentzia bat. E. C.
BARKAIDAZU, EZ NAIZ AMA

BARKAIDAZU, EZ NAIZ AMA

IRITZIA ·

TXANI RODRIGUEZ

Viernes, 29 de noviembre 2019, 23:29

Seme-alabak izan ez ditugunok seme-alabak izan dituzten pertsonen handikeria sentitzen dugu batzuetan. Ez guraso guztiek, argi gelditu dadila aldez aurretik, eta ez beti, baina batzuek ondorengorik izan ez dugunok bazterrak nahasten ibiliko bagina bezala tratatzen gaituzte. Haien ustez, betebehar gutxi dauzkagu, eta gure bizitza ez dago erabat osorik amatasun edo aitatasun eskarmenturik ez dugulako. Beraiek bai helduak eta osoak, baina, aldi berean, aita edo ama izatea zein sakrifikatua den azpimarratzen dute aukera duten guztietan, beren buruak heroitasunetik gertu kokatuz. Bizitza bezain zaharra da amatasun eta aitatasun historia. Ez du nire belaunaldiak asmatu. Dena den, pertsona horien profila oso zehatza da eta ez da aitatasun edo amatasunaren mugan gelditzen. Pertsona hauek bi seme-alaba badituzte, bat baino ez dutenei oraindik oso ondo bizi direla esaten diete; eta hiru badituzte, bi seme-alaba dituztenei errepikatuko diete estresa zer den ez dakitela oraindik. Haiek beti jakintsuago.

Nik ez dut esango nork daukan betebehar handiagorik, eta ondo asko dakit amatasunaren edo aitatasunaren erronka aurrera eramateko erantzukizun maila altu bat behar dela. Oso esperientzia polita izan behar du, bai noski, baina batzuek ez dugu behar hori sentitu –umeak maitatzen baditugu ere- eta, hala eta guztiz ere, ez gara hutsik sentitzen. Ez naiz esaten ari gu lanpetuago edo nekatuago gaudela, hau ez da lehiaketa bat, baina azpimarratu nahi dut guk ere gauza interesgarriak egin ditzakegula, haientzako ez dagoela haiek –haiek eta ez besteak– guraso izatea bezain erakargarria den ezer. Euren ondorengoen aurrera pauso guztiak zehazten dituzte, zerbait paregabe eta errepikaezina izango balitz bezala, baina gu gure bizitzarekin loturik dagoen zer edo zer kontatzen hasten garenean berehala konturatzen gara gure huskeriek aspertzen dituztela. Haien imajinazioan, guk beti dugu denbora sobera eta beti gaude afari/kontzertu/bidaia batetik bueltan, edo zeharo asperturik. Horrela izango balitz, hobe! Ni 'flaneur' gisa ondo biziko nintzateke, baina seme-alabarik gabe ere fakturak ditut ordaintzeke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo BARKAIDAZU, EZ NAIZ AMA