Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Itzultzailea, eskuetan liburua duela. (H)ILBELTZA
Josu Barambonesek 'Lardaska' nobela kaleratu berri du

Josu Barambonesek 'Lardaska' nobela kaleratu berri du

Hala, nobela beltza sustatzeko (H)ilbeltzaren bigarren bekari esker, Patricia Highsmith nobelagile estatubatuarrak idatzitako 'The Blunderer' eleberria euskaratu du

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 30 de enero 2020, 22:14

Josu Barambonesek 'Lardaska' nobela kaleratu berri du. Hala, nobela beltza sustatzeko (H)ilbeltzaren bigarren bekari esker, Patricia Highsmith nobelagile estatubatuarrak idatzitako 'The Blunderer' eleberria euskaratu du. Hauxe literatura beltza sustatzeko eskainitako diru-laguntza da. Idazlearen heriotzaren 25. urteurrenaren harira, pasa den larunbatean, urtarrilak 25, aurkeztu zuen Baztanen Barambosek liburua. Txalaparta ekoiztetxeak kaleratu du nobela hauxe.

Liburuak Walter Stackhouse abokatu gaztearen nondik-norakoak ditu hizpide, etorkizun oparoa aurkezten duena. Walterrek bere emaztea den Clara zeharo maite du eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere.

Egunkarian atera den kasu batekin beldurturik, Walter emaztearen desagerpenarekin amesgaiztoak izaten hasiko da. Era berean, Corby detektibe tematia eta bai adiskideen susmoak atzetik segika izango ditu. Bat-batean Clararen gorputza hilik aurkituko du bide bazter batean Walterrek.

Era berean, pasa den larunbatean Baztanen datorren urteko bekaren deialdian esku hartzeko epea jada zabalik zegoela iragarri zuten. Aurtengo ekimenaren irabazleak Massimo Carlottoren 'Arrivederci amore, ciao' liburua euskaratzea izango du xede. Hori dela bide, parte-hartzaileek Carlottoren eleberriaren zati bat itzuli beharko dute, eta martxoaren 6a baino lehen Baztango Udal erregistroan aurkeztu. Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, Udalaren eta (H)Ilbeltzaren webguneetan eskuragarri daude deialdiaren oinarriak.

Patricia Highsmith eleberrigile estatubatuarra zen, oso ezaguna idatzitako suspense lanengatik. Horietatik berak idatzitako bi dozena liburu inguru zinemara eraman dira. 'Strangers on a train'/Ezezagunak tren batean, hiru aldiz zinemaratu da, 1951n Alfred Hitchcockek berak zuzenduta. Hala ere, Highsmithek kontakizun labur asko idatzi zituen, makabroak, satirikoak edo umore beltzez zipriztinduak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Josu Barambonesek 'Lardaska' nobela kaleratu berri du