Leire Larrazabal
Viernes, 22 de diciembre 2023, 13:19
Kanaldude Telebistan 'Bañolet' eta 'Handia' filmak ikusteko aukera izango dugu. Lehenengoa abenduaren 23an izango da ikusgai, 21.00etan. Eta zer kontatzen da pelikula horietan? Lehenengoan, Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarnek zuzendutakoan, Luixa eta bere lagunak ditu protagonista. Hamaika urte bete berritan, zeremonia garrantzitsu bat prestatuko dute, haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun handia ospatzeko. Umorea, egoera absurdoak eta poesia nahastuko dira kontaketan, haurren abenturen bidez, herria deskubritu bitartean. Proiektuaren arduradunek azaltzen dutenez, « fikzioak ematen dituen aukera zabalak baliatuz, errealitatearekin jostatu nahi izan dugu, gure herriko ohiko ingurumena galdekatzeko».
Publicidad
Hurrengo egunean, 24an alegia, Altzoko Handiaren istorioa oinarri duen 'Handia', Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutakoa, ikusteko aukera izango dugu. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin (Joseba Usabiaga) Gipuzkoako bere familiaren baserrira itzuliko da, eta harrituta geratuko da Joakin anaia (Eneko Sagardoy) ohi baino askoz handiago dagoela ikusita. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote Europan zehar. Bidean, handinahiak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da.
Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak 25.354 ikusle izan zituen urriaren 20tik 22ra, hau da, filma zinemetan estreinatu zen lehen asteburuan, eta Estatu espainiarreko film ikusienen zerrendan hamargarren postuan kokatu zen. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten, eta nazioarteko jaialdi ugarietan parte hartutakoa da. Izan ere, 92 kopiarekin zabaldu zuten mundura. Espainiako Zinemaren Akademiaren galan hamar Goya sari jaso zituen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.