Praka bakero batzuk. Fotolia

Praka bakeroak erabat kutsagarriak dira

Environmental Science & Technology Lettersen arabera, galtza pare bakoitza ekoizteko 7500 litro ur, 1,5 kW energia eta 150 gramo kimiko xahutzen dira

unai sarriugarte

Lunes, 14 de septiembre 2020, 01:26

Praka bakeroak erabat kutsagarriak dira. Jeans pare batek soilik 50.000 mikrozuntz askatzen ditu garbiketa bakoitzean. Era berean, galtza pare bakoitza ekoiztean 7500 litro ur, 1,5 kW energia eta 150 gramo kimiko xahutzen dira. Jeans gehienei sintetikoki ematen zaie kolorea, eta tonalidade hori galdu ez dezaten produktu erabat kutsakorrak gehitu egiten zaizkie. Hala, nabarmentzen du Environmental Science & Technology Lettersek egindako azterketa batek.

Publicidad

Era berean, Nazio Batuen erakundeak egindako ikerketa batek nabarmentzen duenez, praka bakero pare bat egiteko 7.500 ur litro behar dira, pertsona batek zazpi urtetan edaten duen haina litro, hain zuzen ere. Hortaz, NBEren Komertzio eta Garapen Konferentziak aipatzen duenez, gaur egun ehungintza nazioartean gehien kutsatzen duen sektoreen artean bigarrena dago, petrolioaren atzetik.

Hori dela medio, nazioarteko ehungintza enpresa ezberdinak ingurumenarekin gero eta arduratsuagoak diren arropak ekoizten hasiak dira. G Star ehungintza konpainiak, esaterako, egun arte produzitu dituen galtzarik ekologikoenak merkaturatu berri ditu. Izan ere, horiek Cradle to Cradle erakundeak banatzen dituen 'Gold' ziurtagiria eskuratu dute.

Marka honek galtzak lurrean jatorria duten pigmentuekin margozten dituzte. Almendren azalarekin pigmentuak egiten dituzte, kolorante naturalak jorratuz. Era berean, zenbait arropa berrerabili edota kotoi organikoa erabiltzen dute, %60 ur gutxiago behar duena.

'Cradle to Cradle' ere Michael Braungart ingurumen aktibistak 2002. urtean plazaratutako liburua da. Bertan Greenpeace erakundeko kide ohiak ekologismoa ulertzeko era berri bat aurkezten du, murriztu, berrerabili eta birziklatzearen egitasmoari buelta bat ematen diona, alegia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad