Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Bertan, BLM Quartet, Anne Etchegoyen edota Korrontziren mailako artistak ikusteko aukera izango dute bisitariek Anne Etchegoyen
Baionako Udalak 35 kontzertu eta 200 ikuskizun prestatu ditu udarako

Baionako Udalak 35 kontzertu eta 200 ikuskizun prestatu ditu udarako

Hala, erabat doakoa den egitarau oparoa prestatu dute uztailaren 20tik irailaren 11ra bitartean

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 9 de julio 2020, 21:15

Baionako Udalak 35 kontzertu eta 200 ikuskizun prestatu ditu udarako. Hala, erabat doakoa den egitarau oparoa prestatu dute uztailaren 20tik irailaren 11ra bitartean. Baionako Herri Etxeak aurten inoiz baino euskal apustu kultural sendoago prestatu du. Jaialdiaren aurrekontua 110.000 eurokoa da eta dirutzaren gehiengoa artistei bideratuta joango da.

Hala, asteartean, Baionan Herriko Etxeko eta Euskal Kultur Erakundeko kideek egindako agerraldi publikoan, egitarauaren nondik-norakoak ezagutzera emateaz gain, ezohiko egoera honetan euskal artistei laguntza eskaintzearen garrantzia nabarmendu zuten.

Euskal kultura bere aniztasun eta osotasunean eskainiko dute Lapurdiko hiriburuan udan barrena, hala nola, musika, dantza eta antzerki emanaldiak ospatuko dituzte, estilo herrikoi nahiz garaikideei aukera emanez.

Batetik, irailaren 5a bitarte egunero, hiriko Askatasun plazan 'Pausa koreografikoa' izenekoa emango dute ezagutzera. Egitasmoa Bilaka dantza herrikoi konpainiak, Ezec Le Floc'h malabarismo taldeak eta Illicite konpainiek elkarlanean sortutako ikuskizuna da. Halaber, Baionako Euskal Museo ireki berrian uztailaren 18an Ziburuko Poterie tailerra jarriko dute martxan. Bertaratzen direnek zonaldeko artisautzaz eta arteaz gozatu ahal izango dute.

Astearte, ostegun eta igandeetan, aldiz, musika emanaldiak jorratuko dira irailaren 8ra arte. Astearteko saioak 40 minutuko bi emanaldi izango dira eta Merkatu Plazan egingo dira. Era berean, ostegunetan kontzertuok Jacques-Portes plazara lekualdatuko dira. Igandetan, berriz, Rene-Cassin baratzeko kioskoan izango dira. Aste bakoitzean talde edo kantautore ezberdinak izango dira oholtza gainean. Bertan, BLM Quartet, Anne Etchegoyen edota Korrontziren mailako artistak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Baionako Udalak 35 kontzertu eta 200 ikuskizun prestatu ditu udarako