Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Baionako hilerriaren bista orokorra. GAIZKA IROZ / AFP
Baionako hilerri juduan hamar bat hilobi profanatu dituzte

Baionako hilerri juduan hamar bat hilobi profanatu dituzte

Bertan hamar hilobi inguru hautsi eta uzkaili zituzten pasa den asteburuan

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 7 de enero 2020, 21:39

Baionako hilerri juduan hamar bat hilobi profanatu dituzte. Hauxe Lapurdiko hiriburuko Santizpiritu auzoko hilerrian gertatu da. Bertan hamar hilobi inguru hautsi eta uzkaili zituzten pasa den asteburuan. Hala, zer gertatu ote den aztertzeko ikerketa bat jarri dute martxan.

France Bleu frantziar irratiak astelehenean, urtarrilak 6, iragarri zuenez, igande goizean Baionako komunitate juduko lehendakaria den Deborah Loupien-Suares hilerrian gertatutako erasoez ohartu zen. Hala, Loupien-Suares gertatutakoaren berri jakinarazi zien Lapurdiko hedabide ezberdinei.

Baionako komunitate juduko presidenteak gaineratu zuenez, hamar bat hilobi eta hobi harri hondatuak izan ziren asteburuan Santizpiritu auzoko kanposantu honetan. Honen inguruko idazkirik agertu ez bada ere, Loupien-Suaresek helarazi zuenez: «hauxe profanazio argi bat izan da eta larriki kondenatu behar ditugu horrelako jarduerak».

Gertatutakoa jakin eta berehala Jean Rene Etxegarai Baionako alkatea hilerrira bertaratu zen. Dena den, ez zuen jazotakoaren inguruko adierazpenik egin. Bestalde, Eric Spitz, Pirinio Atlantikoetako prefetak publikoki kondenatu zituen jarduera horiek.

Baionako (Lapurdi) hilerri juduak 330. urteurrena ospatu zuen pasa den urtean. Hiri honetako kanposantuak 4.000 hilobi inguru aurkezten ditu gaur egun. Hala, Europako judu hilerri handienetan bigarrena da Santizpiritu auzokoa, Amsterdameko (Herbehereak) kanposantuaren atzetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Baionako hilerri juduan hamar bat hilobi profanatu dituzte