![Baionako Albert Camus kolegioa okupatu dute ikasgela bakoitzeko gehiegizko ratioa salatzeko](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202209/10/media/cortadas/albertcamus2-k4HH-RAFjunG0L7HcdvVuU68FttJ-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Baionako Albert Camus kolegioa okupatu dute ikasgela bakoitzeko gehiegizko ratioa salatzeko](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202209/10/media/cortadas/albertcamus2-k4HH-RAFjunG0L7HcdvVuU68FttJ-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 13 de septiembre 2022
Baionako Albert Camus kolegioa okupatu dute ikasgela bakoitzeko gehiegizko ratioa salatzeko. Astelehenean, irailaren 12an, eraman zuten ekimena aurrera zentro honetako irakasle eta gurasoek. Izan ere, 5. mailako ikasgela bakoitzean batez beste 30 ikasle daude gaur egun, eta hauxe gehiegizkoa iruditzen zaie eragile hauei. Asteazkena bitarte bertan izango direla aurreratu dute, 20.00ak arte. Dena den, ez dute klaseen ematea edonola ere zapuztuko.
Hortaz, ostegunerako, irailaren 15erako, inongo irtenbiderik ez bada, bi eguneko greba gauzatuko dute irakasleek. Ipar Euskal Herriko beste ikastetxe baten ere antzekoa gertatzen da. Hauxe Mauleko Argia kolegioa da, eta 5. mailan ere arazo bera aurkezten dute. Hori dela medio, bi zentro hauetan klase gehigarri bat irekitzea exijitzen dute.
Ostegunean emango du ezagutzera Pirinio Atlantikoetako zuzendari akademikoa den François-Xavier Pestel-ek ikasturte honetara begira hartuko dituzten neurriak. Hala, zentro honetako irakasleek bi gutun igorri dizkiote zentrootan jazotakoa aditzera emanez, baita beste ikasgela baten beharrizana nabarmenduz ere.
Baina, Albert Camus kolegioko eskaera ez da inola ere onartua izan. Lehendabiziko gutuna ekainean bidali zioten, eta bigarrena irail honetan bidali diote. Azken honetan adierazi ziotenez, bere eskaera onartu ezean, irailaren 15 eta 16an greba egingo zutela nabarmendu zioten, «ekintza gogorrak» egingo dituztela esanez.
Aipatutako Mauleko Argia kolegioko egoera latzaren harira, azken asteotan protestak ere gauzatu zituzten, baita irailaren 9an elkarretaratzea landu guraso eta irakasleek ere. Egitasmo honek hainbat hautetsiren babesa jaso zuen, Iñaki Echaniz diputatua, Frederique Espagnac senataria, Jean-Pierre Mirande departamenduko kontseilaria eta Louis Labadot Mauleko auzapezarena, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.