UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 9 de noviembre 2020, 21:12
Baiona kaleko artearen erreferente bilakatu da azken egunotan. Izan ere, gaur egun 42 mural daude ikusgai Lapurdiko hiriburuko kaleetan barrena. Duela hilabete eskas bat hiri honetako espazio publikoak nazioarteko herrialde ezberdinetatik ailegatutako artisten obrekin apaintzen hasi ziren, 'Points de vue' arte jaialdiaren laugarren edizioari esker. Ekimenaren atzean Spacejunk elkartea eta Baionako Herriko Etxea daude. Aipatutako 42 fresko horien gehiengoa Spacejunk elkartearekin erlazio estua aurkezten dute.
Publicidad
Gainera, itxialdian ere, Andoni Maillard artistak landutako obra berri bat egongo da erakusgai, 3.000 piezek osatutako mosaikoa. Obra hori herriko etxearen eta bizikleta aparkalekuaren artean jorratu du artista baionarrak.
Nahiz eta proiektua egun Baionan soilil ikusgai egon, hemendik aurrera Ipar Euskal Herriko udalerri ezberdinetan muralak egiteko asmoa aurkeztu dute festibalaren antolatzaileek.
Edizio hau nazioartean bizi dugun ezohiko egoerak honek markatu du. Hori dela medio, pasa den edizioetan baino obra gutxiago programatu dituzte. Aurtengo egitasmora hamabost artista zeuden gonbidatuta Baionara. Hala, aurtengo deialdirako guztira programatuta zeuden sei muraletatik lauren sorreraz soilik gozatu ahal izan dute baionarrek.
Batetik, Fin Dac sortzaile irlandarrak, 'Urdin' deituriko obran Tina Kunackey modeloa euskal dantza jantziarekin islatu du. Margo horma hori Zitadelako eraikin batean landu du. Era berean, Eva Mena artista donostiarrak Lapurdiko hiriburuko Trinketeko horman M.U.R. bat (Modulagarria Urbanoa Erreaktiboa) delakoa egin du, emakume baten aurpegiaren irudi koloretsuz bustita dagoena.
Halaber, Murmure bikoteak Gurutze Sainduko frontoian 'Kakalardo pilotagile' izeneko artelana osatu dute. Bertan zomorro bat dago islatuta, zarama poltsa bultzatzen ageri dena. Damien Auriault Bordeleko artistak, aldiz, 'V' freskoa osatu du suprefekturatik hurbil dagoen aparkaleku berriko sabaian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.