Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Antzezlanaren irudietako bat. Kulturklik
Bainuontzi barruan egotearen plazerari buruzko antzezlana, larunbatean, Gasteizen

Bainuontzi barruan egotearen plazerari buruzko antzezlana, larunbatean, Gasteizen

Horrek sortzen duen deskonexioa kontuan izanda, interpreteak sentsazioa publikoari transmititzen saiatuko dira musikaren eta dantzaren bitartez

Mikel Garcia

Jueves, 23 de marzo 2023, 20:09

Voluptatem euskarazko zirku ikuskizuna Gasteizen izango da larunbat honetan. Kaput antzerki konpainiak eskainiko duen emanaldia Felix Petite antzokian izango da. 19.00etan hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Antzezleek plazeraren gaia ukituko dute, eta, horretarako, horrek sortzen dituen deskonexio eta ihesaren sentsazioak publikoari helarazten saiatuko dira, bainuontziaren barruan egotearen ikuspuntutik. Ikuskizunak zuzeneko musika, dantza eta soka eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu. Gazteei zuzendutako ekitaldi hau ikusteko sarrerak esteka honetan eskuratu beharko dira, nahiz eta ikuskizuna doakoa izan.

Obra 'Kaput' antzerki konpainiarena da, eta azkeneko hau 2020an Gasteizen sortutako proiektu artistikoa da. Hiru urte pasatu dira martxan jarri zutenetik eta gaur egun arte pixkanaka handitzen joan da taldearen antzerki eskaintza. Jada hiru antzezlan egin dituzte, 'Ziplo!', 'Inkululeko' eta 'Voluptatem'. Guztira hiru antzezle dira taldean, Unai Rojo dantzaria, Paloma Strachan musikaria eta Maider Lasa abeslaria.

Gasteizko Udalak nerabeei eskaintzen dien programaren barruan dago antolatuta ekitaldia. 'Gauekoak' aisialdi alternatiboko programa da hori, asteburuetan egiten da eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Kultura, kirol, sormen eta aisialdi jarduerak eskaintzen ditu. Bere egitaraua urte osoan banatuta dago. 'Gauekoak' gazte elkarteek eta hiriko beste kolektibo batzuek kudeatzen dute, Udalarekin lankidetzan. 2010etik, milaka gasteiztarrek parte hartu dute ekintza horietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bainuontzi barruan egotearen plazerari buruzko antzezlana, larunbatean, Gasteizen