Borrar

Bai/Ez

Katalunia linboan bezala dago aurreko asteartetik, alde bakarreko independentzia ustez aldarrikatu eta berehala bertan behera utzi ondoren. Egoera argitzeak zehaztuko ditu segidan datozenak, eta ondorio politikoak lehen mailakoak izango dira

Lunes, 16 de octubre 2017, 00:16

Surrealismo puntu bat izan zuen Kataluniako Errepublikaren abiapuntu behar zuen ekitaldiak. Ordubeteko atzerapenak urduri jarri zituen bai Parlament-ean zeuden ehunka kazetariak zein kanpoaldeko milaka lagunak. Zerbait historikoa jazoko zelakoan zeuden guztiak, baina alperrik. Carles Puigdemont Generalitateko buruak arratsaldeko zazpietan hartu zuen hitza eta uste ... baino luzexeago aritu zen. Independentziara begirako prozesu jada aspaldikoaren indarguneak nabarmentzeko eta mugarri nagusiak gogoratzeko, batik bat. Urriaren leheneko galdeketaren emaitzak aintzat hartu eta horien arabera jarduteko asmoa ere iragarri zuen. Eta aldarrikapena bazetorrela zirudienean, halako jauzi dialektiko bitxi batek baiezkoa eta ezezkoa uztartu zituen. Jatorrizko bide orriari leial izango zitzaiola azpimarratu zuen buruzagi kataluniarrak, baina aldeen arteko elkarrizketari bide eman eta azken urratsik oraingoz egin barik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bai/Ez