

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 21 de abril 2021, 20:00
'Bagara' lemapean lesbianen ikusgarritasuna aldarrikatuko dute apirilaren 26an Bilbon. Bilboko Udalak kanpaina bat jarri du martxan, Lesbianen Agirikotasunaren Egunaren baitan, dauden tokian daudela euren identitatea modu naturalean aurkeztu ahal dezaketela aldarrikatzeko. Kanpainako mezuaren ikusgarritasuna areagotzeko asmoz, euskarri ugari erabili ditu Udalak, fisikoak zein online, egunotan ikusgarri daudenak.
Ekimena online gauzatuko da, Udalaren webgunean, bilbao.eus, webinar baten bitartez. 'Ikusezinetik agerira' izenburupean zenbait hitzaldi eskainiko dira eguerdiko hamabietan abiatuta. Lehendabiziko mintzaldia, Beatriz Gimenok eskainiko du, lesbianek sistema patriarkalean bizi duten diskriminazio bikoitzaren nondik-norakoak aztertuko dituena. Ondoren, Irantzu Varelaren txanda izango da. Varelak lesbianek komunikabideetan duten presentzia eskasa, eta, hori hobetzeko praktika onak emango ditu aditzera.
Gizartearen kontzientziazinoan eragitea du xede nagusitzat egitasmoak, euskaldunek lesbianen errealitatea hobeto ezagutu dezaten, eta, baita kolektibo horrek dituen beharrizan ezberdinak mahaigaineratzea, eta, bide batez, onartzea.
Nekane Alonso Bilboko Udaleko zinegotziak ekimenaren inguruan nabarmendu duenez, espazio publikoetan ezkutatu egiten dira lesbianak, kalean, hedabideetan eta lanean, tarteko. Hortaz, bere esanetan: «kolektibo honek gizartearen aldetik sufritzen dituen diskriminazioak antzeman behar dira». Alonsok eskua luzatzen dio gizarteari, aztertu dezan zer zeregin betetzen duten lesbianek kulturan, hedabideetan edota espazio publikoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.