leire larrazabal
Miércoles, 4 de enero 2023, 17:03
Bilboko 'Film Sozialak' Zinema Ikusezinaren 15. Nazioarteko Jaialdirako asko gelditzen da. Bai, urriaren 19tik 26ra ospatuko da, baina orain da momentua jaialdian parte hartu nahi dutenek beraien film sozialak bidaltzen hasteko. Izan ere, urtarrilaren 1etik eta maiatzaren 1era arte izango da epea zabalik.
Publicidad
KCD GGKEak urtero ospatzen duen jaialdi honek aniztasun eta konpromiso sozialez betetako zinema erakutsi nahi du. Ohiko zinema-aretoetan normalean proiektatzen ez diren filmak izaten dira ikusgai, askotarikoak eta gizartearekiko konpromisoa aldarrikatzen dutenak, eta munduko edozein lekutako pertsonek parte har dezakete lehiaketan, edozein dutela ere jatorria edo nazionalitatea. Dena den, adingabeek dagokien pertsona helduaren baimena behar dute (gurasoak, legezko tutoreak…). Oinarriak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.
Parte hartzen duten lanak jatorrizko hizkuntzan aurkeztu beharko dira, eta gaztelania eta/edo euskara ez badira, bi hizkuntza horietako batean azpititulatuta egon beharko dute (gaztelaniaz edo euskaraz). Lanak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan beharko dira.
Zinemaldian hautatutako lan guztiak lau gai-arlo hauetan banatzen dira: jasangarritasuna, genero-berdintasuna, kulturartekotasuna eta giza eskubideak. Bilboko Alondegiko Azkuna Zentroa du egoitza nagusia Zinemaldiak; zehazki, han dauden Golem zinema-aretoak. Aipatu bezala, urriaren 19tik 26ra garatuko da. Dena dela, abuztuan eta irailean ere egingo da zenbait sustapen proiekzio, zeineak ere sartuko baitira lehiaketan, ikusleen botoak jasota. Zinemaldian saritutako lanak urriaren amaieran eta azaroaren hasieran proiektatuko dira berriro. Gutxienez 28 lekutan jarriko dira ikusgai filmak, eta horietatik 15 Euskadiko hezkuntza formaleko institutuak dira, Batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak.
Jaialdian parte hartzeko, online eman behar da izena, haren antolatzaile den KCD GGKE erakundearen webgunean inprimakia beteta: kcd-ongd.org. Euskarri digitalean zein fisikoan (DCP) bidal daitezke lanak, eta parte-hartzaileek ordaindu behar dituzte horiek bidaltzeko eta itzultzeko gastuak.
Publicidad
Jaialdiak bere lau ardatz tematikoekin lotutako 9 sari ematen ditu, eta, gainera, Ikusleen.Sari bakoitza 2.000 euroko a da zenbateko hori aldatu egin daiteke, kasuan kasuko erakundeen ekarpenen arabera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.