Leire Larrazabal
Viernes, 21 de abril 2023, 17:31
'Badon*' izeneko opera garaikidea Korrikaren 23. edizioko ekitaldi kultural nagusia izango da datorren azarotik aurrera. Egitasmoa Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako I. Bekaren irabazlea izan zen, eta Ines Osinaga Urizar da obraren sustatzailea.
Publicidad
«Opera garaikide bat da», azaltzen du Osinagak. «Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu» baten emaitza dela dio, «sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak». Formatuari dagokionez, artistaren esanetan, «interesatzen zaiguna da opera egitura «hackeagarri» bezala dela, etorkizun desiragarri bateko opera posdramatiko bat». Halaber, dramaturgiaz gain, «baliabide bisualak (argia, bideoa), zuzeneko musika (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimendua, literatura eta bertsoak izango ditugu ere 'Badon*' unibertsoa sortzeko».
Ane Elordi Korrika koordinatzaileak, bere aldetik, horrela azaldu du ekimenaren xedea: «Korrikak euskal kulturaren sustapena ere badu helburu; betiere euskararen berreskurapena eta normalizazioa lortzeko asmoz». Hala, «ekimen honi esker, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egin ahal izango dio Euskal Herriari, euskal kulturaren adierazpideak bazter guztietara eramanez». 'Badon*' opera garaikidea Euskal Herri osoan zehar azarotik aurrera egongo da ikusgai, 23. Korrika aurkeztu eta gutxira.
Bestetik, Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lana aurkezteko deialdia ere ireki da. Oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa aurtengo urriaren 31rako aurkeztu beharko da, beranduenez. Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarrekoa, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Informazio gehiagorako, hemen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.